Hauek dira lanpostu publikoetako euskara eskakizunen inguruan alderdiek dituzten jarrerak
EAJk eta EH Bilduk lanpostu publikoetako euskara eskakizunen inguruan negoziatzeko eseriko direla baieztatu dute ostiral honetan. Joan zen asteartean, berriz, PSE-EEko buru Eneko Anduezak EAJrekin adostasuna lortzea oso zaila izango dela aurreratu zuen. Testuinguru honetan, hurrengoa da gai honen inguruan alderdi bakoitzak daukan ikuspuntua.
EAJk eta EH Bilduk proposamen bana aurkeztu dute Legebiltzarrean hizkuntza eskakizunetan euskara babesteko helburuz.
EAJ
EAJk Euskal Enplegu Publikoaren Legearen 187. artikuluari atal berri bat gehitzea planteatzen du. Horren arabera, hizkuntza-eskakizunak eta horien derrigortasun-datak finkatzean, administrazio publiko bakoitzari azterketa zorrotz eta justifikatua egitea eskatuko zaio, “proportzionaltasuna kontutan hartuta eta erabilera beharretan oinarrituta”.
Horrekin batera, nahitaez bete beharreko indizeei buruzko zehaztapenaren aplikazioa ezabatzeko proposatzen du.
“Lanpostu eskaintza publikoei segurtasun juridikoa eskaintzen dien eta herritarren hizkuntza eskubideak bermatzen dituen planteamendua” dela azaldu zuen Markel Olanok Legebiltzarrean, proposamenaren aurkezpenean.
EH Bildu
EH Bilduren proposamenak, berriz, administrazio publikoan euskara eta gaztelania parekatzea eta bi hizkuntza ofizialen ezagutza irizpide orokor izatea du helburu, baina “malgutasunez eta modu progresiboan aplikatuta eta tokian tokiko egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta”.
Hala, euskararen ezagutza frogatzeko epeak zabaltzea eta, bitartean, langile horiei erraztasunak ematea proposatzen du.
EH Bilduren esanetan, proposamenaren oinarria Katalunian, Galizian, Valentzian eta Balearretan indarrean dagoen legedia da, Auzitegi Konstituzionalak ontzat eman duena.
PSE-EE
PSE-EEk erabateko desadostasuna azaldu du aurreko bi proposamenekin. Bietan hizkuntz-eskubideak lan-eskubidearen aurretik jartzen direla uste du.
Aste honetan gogor aritu da Eneko Andueza PSE-EEren idazkarkari nagusia bi proposamenen aurka. Bere ustez, ez batak ez besteak "ez dute arazoa konpontzen" eta, ondoren ere, euskararen aurkako epaiak egongo direla uste du.
Alderdien artean adostasunera iristea erabakiorra izango da egungo Enplegu Publikoaren legean aldaketak egin ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradalesek gehiengo sindikala hartuko du gaur, gutxieneko soldataren negoziazioa eta Osakidetzaren gatazka mahai gainean direla
11:00etan Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiarekin bilduko da, eta 12:30ean, Mikel Lakuntzarekin (ELA). Sindikatu abertzaleak Jaurlaritzarekin oso kritiko mintzatu dira, eta Confebasken menera aritzea leporatu diote.
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.