Société
Ramiro Gonzalez: "Bernedoko udalekuak, modu horretan, ez ziren egin behar"
"12 salaketa daude balizko delituengatik. Ez dut epaituko deliturik dagoen ala ez, baina salaketa asko dira", onartu du Arabako ahaldun nagusiak. Ramiro Gonzalezek adierazi du ez duela eztabaidetan sartu nahi erakundeek gai horretan dituzten eskumenak direla eta. "Erakunde guztiek koordinazioa hobetzeko behar adina lan egiteko unea da", gaineratu du.
Istripua izan da Sestaoko ACB altzairutegian, eta bi langile zauritu dira
Zauritutako langileak Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, erre egin direlako. Enpresak azaldu duenez, arku elektriko bat sortu da (deskarga elektrikoa), eta erredurak eragin dizkie bi langileei.
Kontseiluak milaka euskaltzale bildu nahi ditu abenduaren 27an Bilbon, "euskararen soinu banda" ardatz hartuta
Ekitaldirako sarrerak urriaren 16tik aurrera izango dira eskuragarri Pizkundea.eus webgunean, 10 euroren truke. Antolatzaileek adierazi dute "euskara lehen lerrora ekarri eta benetako jauzia eragiteko" garaia dela. Horregatik, euskarari "pizkunde" berria ematera gonbidatu ditu euskaltzale oro.
Ane, Laia eta June, eta Oihan, Martin eta Markel dira neska-mutil jaioberrien izen ohikoenak
Ane da, 1998tik, neska izena aukeratzeko orduan gurasoen kutunena Euskal Autonomia Erkidegoan, hirurteko datuak kontuan hartuta. Mutil izenen kasuan, Oihan izena laugarren tokitik lehenengora igaro da.
Leioako animalia-probak ez egitea eskatu dute
Leioa contra el Maltrato Animal taldeak salatu duenez, abuztuan herrian egindako asto probetan "irregulartasunak" izan ziren; besteak beste, "700 kiloko harria erabili zen, astoak jotzeko makilak erabili ziren, eta epaileek ez zuten esku hartu, animalien sufrimenduaren ageriko zantzuen aurrean".
"Palestinako okupazioaren amaierari buruz hitz egin beharko genuke, eta, zoritxarrez, ez da bake-plan horretan aipatzen"
Raquel Marti UNRWA erakundearen Espainiako zuzendaria kezkatuta azaldu da AEBk proposatutako bake-plana dela eta. "Negoziazioa baino, ultimatuma dirudi", deitoratu du EITBri egindako adierazpenetan.
45 urteko langile bat larri zauritu da Funesen gertatutako lan istripu batean
Emakumezko langilea makina batek harrapatu du, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, larri.
Bilboko Metroa betiko moduan ari da gaur
Atzo bi gorabehera teknikok zerbitzua etetea eragin zuten arren, gaur normal antzean dabil Bilboko Mertroa. Zirkulazioa eten behar izan zen hainbat tartetan, eta atzerapen handiak eragin ziren.
Bypassa ezarri dute AP-8an, Deban, eta errei bana dago zabalik noranzko bietan
Kamioi baten atoiak su hartu du, 14:00ak aldera. Autobidea itxi egin dute eta zirkulazioa N-634 errepidetik bideratu dute, suhiltzaileak lanean ari ziren bitartean. Arratsaldean auto-ilarak izan dira inguruan.
Metro Bilbaoren zerbitzua bere onera etorri da, egun gorabeheratsu baten ondoren
Gaur goizeko matxuren ostean, Metro Bilbaok gorabeherak izan ditu berriro ere arratsaldean. Iluntzeko 23:00ak inguruan, konpainiak jakinarazi du arazoak konpondu dituztela eta zerbitzua berriro martxan dela.
Koordinazio mahai batek "udalekuen sisteman izandako akatsak" aztertuko ditu, Bernedoko salaketen ondoren
Nerea Melgosa sailburuak adierazi du Eusko Jaurlaritzak ez zuela Bizkaiko Foru Aldundiak Bernedoko udalekuari buruz 2019an egindako kexaren berririk.
Guztira, 14.330 pertsonak parte hartu dute EHUren Udako Ikastaroen 44. ekitaldiko 170 jardueretan
Juana Goizueta Gipuzkoako campuseko errektoreordearen ustez, aurtengo ekitaldiak "balantze oso positiboa" utzi du, unibertsitate publikoaren udako ikastaroak "ezagutzaren trukerako eta gizartearen erronka nagusiei buruzko hausnarketa kritikorako topagune" gisa sendotuz. 2026ko ediziorako proposamenak aurkezteko epea azaroaren 1etik 30era egongo da zabalik.
EAEn, 43.000 pertsonak baino gehiagok hitzordua hartu dute gripearen aurkako txertoa jartzeko
EAEn, gaur hasi da arrisku-taldeek eta pertsona zaurgarriek txertoa jartzeko kanpaina. 43.000 pertsonak baino gehiagok eskatu dute txertoa jartzeko hitzordua, horietatik 20.381 80 urtetik gorakoak dira, eta 2.353, haurrak. Gripearen txertoarekin batera, arrisku-taldeei covidaren aurkako txertoa jasotzeko aukera ere ematen zaie.
Arte Ederren Bilboko Museoaren 1970eko eraikina ireki dute, birgaiturik
Arte Ederren Bilboko Museoak berriro ireki ditu 1970eko eraikinaren ateak, birgaiturik dagoela, oraingoan. Irekiera ekitaldia Baselitzen 50 margolanen eta beste lan enblematiko batzuen erakusketa batekin ospatu da.
PPk Bernedoko udalekuak ikertzeko batzordea egitea eskatu dio Legebiltzarrari
Erakundeek eta alderdi politikoek salaketen aurrean izandako jokabidea kritikatu du De Andresek.
Israelek atxilotutako Global Sumud Flotillako lau ekintzaile euskal herritarrak gaur itzuliko dira
Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak jakinarazi du astelehenean aterako direla Israeldik etxera bidean, nazionalitate espainiarra duten beste 24 ekintzailerekin batera. Igandean 21 ekintzaile Madrilera iritsi ziren.
Bilboko metro zerbitzua berrezarri dute Indautxu eta San Ignazio artean, matxura batengatik bi orduz etenda egon ostean
San Ignazio eta Sarriko artean zihoan unitate bat matxuratu egin da eta, horren ondorioz, Indautxu eta San Inazio geltokien arteko trenen zirkulazioa ia bi orduz eten egin dute. Gainera, atzerapenak izan dira gainerako trenetan. Metro Bilbaok jakinarazi duenez, pixkanaka ohiko maiztasunak berreskuratzen joango direla.
Auto-istripua izan da Tafallan, eta 17 urteko mutil bat larri zauritu da
Kopilotua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, larri, eta 29 urteko gidaria, berriz, Azkoiengo osasun zentroan artatu dute.
Dibulgazio-aldizkari bateko ilustratzaileak "España" idatzi du Irulegiko eskuaren irudi batean
Arqueología e Historia aldizkariak baskoien historiari buruz egindako zenbakia merkatutik kentzea erabaki du, ilustratzaileak Irulegiko eskuan "Sorioneku" idatzi beharrean "ESPAÑA" idatzi du eta. Argitaletxeak barkamena eskatu du, eta ilustratzaileak, barkamena eskatu ostean, txantxa bat izan zela azaldu du.
Ezagutzen ez dituzun Aquariumeko hamar bitxikeria
2025ean Donostiako Aquariumek mugarri historikoa ospatu du: 100 urte bete dira lehen harria jarri zutenetik. Hiriko gune enblematikoa da, eta haurrak eta helduak erakartzen ditu. Esther Irigaray zuzendariarekin hitz egin dugu, agian ezagutzen ez dituzun 10 bitxikeria ezagutzeko. Bitxikeria horiek agerian uzten dute tradizioak, zientziak eta itsasoarekiko jakin-minak bat egiten dutela Europako akuariorik bisitatuenetako batean.