Fuente Ymbrokoen entzierro zirraragarria San Fermin Egunean
Zezen eta korrikalarien eroriko ugari izan dira, baina ez dirudi adarkadarik egon denik, eta balantze ofizialaren arabera, sei korrikalari zauritu dira kolpeak jasota.
Fuente Ymbro Cadizeko ganadutegiko zezenek 2025eko sanferminetako lehen entzierroa egin dute. Oso azkarra eta gorabeheratsua izan da, azken orduetako euriak bustitako kaleetan animaliak eta korrikalariak maiz erori direlako.
Lehen osasun partearen arabera, ez da inor adarkadaz zauritu, baina askok kolpeak hartu eta ospitalera eraman dituzte —sei lagun, gutxienez—, bi minutu eta erdi baino gehixeago iraun duen lehen entzierro honetan.
08:00etako suziriarekin, Santo Domingoko aldapan gora abiatu dira animaliak, elkartuta, haietako hiru galtzada-harriaren gainera erori diren arte. Horixe izan da lasterketaren mugarria, bik denbora behar izan dutelako berriro altxatzeko eta animalia taldea luzatu egin delako.
Azkar zeharkatu dute Udaletxe plaza, eta aurrera egin dute Mercaderesen. Estafeta sarrerako bihurgunea garbia izan da, nahiz eta jende pilaketa handia izan den.
Bi taldetan banatuta iritsi dira zezenak Telefonicako tartera, eta ordirako hautsita zegoen zati batera sartu da.
Azkenean 2 minutu eta 37 segundo behar izan dituzte Fuente Ymbroko zezenek ibilbide osoa egiteko.
Hitzorduaren atarian, omenaldi berezia egin diote Jose Aldabari, urte luzez zaurituen lehen partea emateaz arduratzen zen Gurutze Gorriaren bozeramaileari, iragan urtarrilean hil baitzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Hainbat pertsona artatu dituzte Gasteizko lantegi abandonatu batean izandako sutean kea arnasteagatik
Sua 10:30 inguruan piztu da, URSSA fabrikaren eraikin zaharrean, eta suhiltzaileak, Ertzaintzako agenteak eta osasun-langileak bertaratu dira.
Bardeako Ferial urtegiaren ondoan piztutako baso-sutea kontrolpean hartu dute
Dispositibo berezi batek sua geldiarazi du, baina 4-5 hektarea zuhaizti kiskali dira. Bero handieneko denboraldiaren hasieran arreta handiz ibiltzeko eskatu dute agintariek.
Abian da Osakidetzako EPEaren bigarren eguna, zeladore, erizaintzako laguntzaile eta zerbitzuetako langile izateko probekin
Ostiralean hasi eta igandera bitartean, 9 kategoria profesionaletako aztekerketak ari dira egiten BECen. 101.000 hautagai dira orotara, 3.764 lanpostu betetzeko.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, Poliziarengandik ihesi zihoala bost ibilgailurekin talka egin eta zortzi pertsona zauritu ostean
Polizia iturrien arabera, agenteak berarengana hurbildu ziren, ustez estupefazienteak kontsumitu ostean kotxea gidatzera zihoalako.
Epaileak aske utzi ditu Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan Bizkaian atxilotutako bi lagunak
Pasaportea kendu diete eta 15 egunean behin epaitegian agertu beharko dute. Bi gazteak "inperialismo genozida salatzearen aurkako kanpaina bat" salatu duen Iranekin bat plataformako kideak dira.
Emakume bat hil da Tuteran izandako auto istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da, ostiral arratsaldean. Emakumeak zeraman autoak kamioi bat jo du aurrez aurre.
Osakidetzak gezurtatu egin du igandeko erizaintzako proba beroagatik bertan behera geratu dela
Osasun Sailak zehaztu du proba aurreikusita zegoen bezala egingo dutela, eta gogorarazi du Osakidetzak bere kanal ofizialen bidez ematen duela balizko aldaketen berri.
Iganderako aurreikusitako hainbat ekitaldi bertan behera utzi dituzte, bero handia dela eta
Bilbon, hiribilduaren sorreraren 726. urteurrenaren desfile ofiziala ez dute egingo. Bestalde, Gogorak bertan behera utzi du Artxandan egin behar zuen gudari eta milizianoen omenaldia. Sopelan, Kosta Trail mendi lasterketa bertan behera geratu da, eta Barakaldon hainbat ekitaldi moldatu dituzte.
Osakidetza kontaktuak bilatzen ari da Trapagarango klub batean tuberkulosi kasu bat antzeman ondoren
Euskal Osasun Zerbitzua proba diagnostikoak zabaltzea eta establezimenduko langileak banan-banan deitzea aztertzen ari da, miaketa osatzeko eta kutsatze berriak baztertzeko.
Basauriko banketxe batean lapurreta egin zuen gizonaren bila ari da Ertzaintza
Lapurreta ostegunean gertatu zen, 14:45 aldera, eta gizonak dirua hartu eta ihes egitea lortu zuen. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta oraingoz ez du lapurretaren inguruko datu gehiagorik zabaldu.