Society
Mugako kontrolak Biriatun eta Behobian, manifestazioak direla eta
Frantzia aldera AP-8 autobidetik, Biriatutik, sartzen diren ibilgailuei eragiten diete kontrolek, eta Behobia, Santiago eta Etorbide zubiei, azken hori oinezkoentzat bada ere.
Manifestazio jendetsuak espero dira berriro Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatuan
Frantziako Poliziak kontrolak egingo ditu beste behin Irungo mugan, eta ilarak sortzea espero dute. Manifestazioak ere zorrotz zainduko dituzte segurtasun indarrek, aurreko asteburuetan izan diren moduko istiluak ez izateko. Hain justu, triskantza ekiditeko argudiopean, Paris erdigunean deituta zegoen manifestazioa debekatu egin dute.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote adingabeen sexu-askatasunaren aurkako delituak egotzita atxilotutako Romo FCko entrenatzaileari
Orain arte zazpi salaketa jarri dira, baina ikerketak zabalik jarraitzen du biktima gehiago dauden argitzeko.
Ertzaintzak Bilboko diskoteka bat itxi du, segurtasun "gabeziak" atzeman ostean
Larunbaterako aurreikusitako ospakizunen harira egindako ikuskapen baten ondoren ezarri dute debekua. Agenteek Deustuko establezimendu horren autobabes-planarekin edo instalazio elektrikoarekin lotutako irregulartasunak atzeman dituzte.
Blocus mugimenduarekin lotutako hamar bat lagun atxilotu dituzte Valentzian, Bilbon eta Malagan
Denda askok erakusleihoak babestu eta segurtasun neurriak indartu dituzte azken orduotan, atxiloketak ugaritu ondoren. Arpilaketak egiteko deiak zabaltzea leporatu diete gazte horiei, armak erabilita protesta egitera deitu ondoren.
Delitu kopuruak % 1,2 egin du behera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan irailera bitartean
Urtarriletik irailera bitartean, 109.512 delitu erregistratu dira guztira: % 79,6 presentzialak izan dira, eta % 20,4, informatikoak.
Bilboko eta Donostiako dendak egurrezko panelekin babestu dira Blocus taldeak iragarritako istiluen aurrean
Talde horrek dozenaka gazte mobilizatu ditu sare sozialetatik larunbat honetan saltokietan harrapaketa-ekitaldiak egitera, batez ere luxuzko dendetan.
Nafarroan modu irregularrean bildutako 88 kilo perretxiko konfiskatu dituzte
Erroko eta Ultzamako zentro mikologikoei eman dizkiete atzemandako perretxikoak, ondoren jantoki sozialetan banatzeko. Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egingo du gertatutakoaren jarraipena.
Emakume bat etxegabetu dute Arrigorriagan, adingabeko alabarekin batera, bertan bizitzen 21 urte eman ostean
Bizitoki horren alternatiba gisa, Arrigorriagako Udalak hoteleko logela bat eskaini dio, bi hilabetez. Emakume horren senar ohiaren izenean dago etxebizitza hori.
Gau Beltza: Euskal Herriko gau ilunenaren pertsonaiak eta elementuak
Halloween ospetsu egin baino askoz lehenago, Euskal Herrian Arimen Gaua ospatzen zen. Argiztaturiko kalabazak, trapu zaharrekin egindako mozorroak eta antzinako errituek bizia ematen zioten gaur egun berriro protagonismoa berreskuratu nahian dabilen ohitura bati. Urriaren 31ko gaua iritsi aurretik, ezagutu Gau Beltzaren pertsonaiak, errituak eta elementuak.
Patinete elektrikoak EAEko garraio publikoan sartu ahal izango dira
Euskadiko Garraio Agintaritzak altxatu egin du orain arteko debekua, eta, bestalde, garraio publikoko egungo hobariei eustearen alde egin du.
'Blocus' mugimenduarekin lotutako gazte bat atxilotu dute Bilbon, istiluak sustatzea egotzita
Segurtasun indarrek mugimendu horrekin lotutako hamar bat pertsona atxilotu dituzte hainbat hiritan, larunbatean, urriak 31, sabotajeak eta arpilatzeak egiteko deialdiaren aurrean.
Obrak bukatu arte Madril-Bartzelona lineako tren-zerbitzua bertan behera uztea aztertzen ari direla aitortu du Puentek
Espainiako Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroak adierazi duenez, horrela, obrek bi urte iraungo lukete, ez bost. Erabakia oraindik hartu gabe dagoela esan du.
Puentek Atochan egindako akatsa azpimarratu du, eta ez du dimisioa emango: "Ez naiz inoren atzean ezkutatuko, ez baitut ezer ezkutatzeko"
Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroak esan du ez duela langilerik ezkutu gisa erabiliko, ezta ikerketa amaitu aurretik inor epaituko ere, baina aitortu du edozeinek egin dezakeela akatsen bat. Ez du dimisioa aurkeztuko, "presioa oso handia den arren".
Oscar Puenteren agerraldia
Hiru pertsona zauritu dira Arrigorriagan, hiru ibilgailuk talka eginda
Ezbeharra BI-625 errepidean gertatu da, Arrigorriaga parean, Bilborako noranzkoan. Zirkulazioa bideratzeko pasabide bat prestatu du Ertzaintzak.
Albiste izango dira: tren istripua Toledon, greba Osakidetzan eta Vicinayko langileen prentsaurrekoa aldi baterako lan-erregulazioari buruz
Gaurko albiste nagusien laburpena.
AVEk 160 eta 200 km/h arteko abiaduran jo zuen Iryo trena, lehen txosten ofizialaren arabera
Oscar Puente Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroak bere ekimenez agerraldia egingo du azaroaren 3an Kongresuko Diputazio Iraunkorrean, ezbehar honen berri emateko.
Urdako tren istripuan desagertutakoen senideek ziurgabetasun handiko uneak bizi dituzte
Senideekin laster elkartzeko itxaropena dute une zail hauetan. Oraindik identifikatu ez dituzten pertsonak non dauden jakiteko eskatu dute, ospitaleak baztertu ahal izateko. Informazio gehiago eskatzen dute.
Romo Futbol Clubeko entrenatzaileetako bat atxilotu dute adingabeen sexu askatasunaren aurkako delitu bat egotzita
Atzo arratsaldean lau salaketa jaso zituen Ertzaintzak atxiloketa horrekin lotuta. Ikerketak zabalik jarraitzen du, biktima gehiago dauden argitzeko. Futbol taldeak oharra kaleratu du "gaitzespenik irmoena" adieraziz.