Society
Honelakoa da Bilboko TAO zerbitzu berria: aparkatzeko ordenantza berriaren gakoak
Irisgarritasuna eta hiri-espazioaren kudeaketa hobetzea da helburua, egungo aparkaleku-eredua aldatu gabe. Erreformak aurrera egin du EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin, EH Bilduren eta Elkarrekin Bilbaoren abstentzioarekin eta PPren ezezkoarekin.
15 tona kokaina noraezean Bizkaiko golkoan: Polizia Landetako hondartzetara noiz iritsiko zain dago
Jendarmeek dispositibo zabala abiatu dute Landetako hondartzetan, itsasontzi batek droga-merkantzia bota duelakoan daude eta. Fardel batzuk Landetako hondartzetara irits daitezke.
Arrigorriagako Udalak ziurtatu du etxegabetu nahi duten familia ez dela "babesik gabe" geratuko
Udalak ohar batean jakinarazi du laguntza soziala ematen jarraituko diola eta lanean jarraituko duela kaltetutako familiari "aukera bat" emateko, kalean gera ez dadin, "bere aukeren eta eskura dituen baliabideen baitan".
Bilboko Udaltzaingoak ohartarazi du "erne eta Ertzaintzarekin elkarlanean" dabilela Blocusen deialdiei erantzuteko
Datorren astebururako deituta omen dauden mobilizazioen aurrean, Udaltzaingoak ohar bat igorri du herritarrei eskatzeko "lasai egoteko, zuhur jokatzeko eta kontrastatu gabeko informazioa zabaltzen ez laguntzeko".
Makinisten sindikatuak: "Segurtasun-sistema batek huts egin zuen, eta berriro ere egoera degradatu batean lan egitera behartu zituzten langileak"
Trenbide Zirkulazioko Sindikatuak eta Trenbideetako Makinisten Espainiako Sindikatuak (Semaf) trenbideko langileen lan-baldintzak salatu dituzte eta, ikerketarik egin gabe, erantzukizun osoa langile batengan jartzea kritikatu dute.
Bilbo eta Leioa lotuko dituen Itsasadarraren Bulebarra azaroan irekiko da
Leioan 500 metroko tarte bat dago egiteke, azpiegiturak lotura izan dezan Getxoko ibilbidearekin.
Fatima Bañez espainiar ministro ohia Toledoko istripuan hildako biktimetako bat da
CEOE Fundazioaren egungo presidentea istripua izan duten abiadura handiko trenetako batean zihoan, Sevillan enpresarien arteko ekitaldi batean parte hartzeko.
Tren Istripuen Ikerketa Batzordeak neurriak eskatu zituen 2024an, giza akatsak prebenitzeko
Txosten batek ohartarazi zuen trenbidea egiaztatzea giza faktorearen esku dagoela, eta talkak murrizteko neurri teknikoak eskatu zituen. Dokumentua Cuencako tren-geltokian izandako gertakari baten ondoren idatzi zuten; Urdako estazioan gertatutakoaren oso antzekoa izan zen hura, segurtasun-sistemek eta hainbat akatsek eragindakoa.
Osakidetzak programa bat bultzatu du iktusa izan dutenek ariketa fisikoa egiteko
8.000 kasu inguru izan dira iaz Euskal Herrian. Urriaren 29a da Iktusaren Nazioarteko Eguna, prebentzioa eta identifikazioa sustatzeko eguna.
Garcia-Pagek dio ez dutela espero hilotz gehiago aurkitzea tren-istripua gertatu zen lekuan
Gaztela-Mantxako presidenteak istripuaren biktima kopuruaren behin-behineko balantzea egin du: 69 hildako, 110 lagun ospitalean, 60k alta jaso dute eta 4 larrienek hobera egin dute.
Sanchez: "Estatu osoa buru-belarri ari da lanean giza tragedia honen aurrean"
Espainiako Gobernuko presidenteak azaldu duenaren arabera, hiru alderdi lantzen ari dira bereziki: biktimei laguntzea, arrazoiak argitzea eta biktimei ordaina ematea.
64 lagun falta direla salatu dute Urdako istripuko biktimen senideek
Bulego bereziak jarri dituzte biktimen senideek desagertze-salaketak jartzeko eta DNA laginak biltzeko, identifikazio-lanak arintze aldera.
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko maizterren egoera aztertuko du etxebizitzak eman aurretik
Bi urteko prozesua abiatuko du egoiliarrek etxebizitzetan jarraitzea legezkoa ote duten ikusteko, etxebizitzei ematen zaien erabilera eta maizterren egoera ekonomikoa aztertuta.
Gutxienez 68 pertsona hil eta ehundik gora zauritu dira Toledoko tren istripuan
Toledoko Urda herriko geltokiaren parean gertatu da tren istripua 09:00ak aldera. Ezbeharra ikertzeko irekitako auzia bideratzen ari den epaileak debekatu egin du baimenik gabeko pertsonak sartzea istripuaren gunera.
Albiste izango dira: Toledoko tren ezbeharraren biharamuna, barne-prozesua EAJn eta langile-batzarra Vicinayn enplegu espedienteagatik
Hedabideetako gaurko lerroburu nagusiak, hitz bitan.
Amaitu egin dira Bilbon A-8an furgoneta matxuratu batek eragindako auto-ilarak
Matxura izan duen furgoneta batek auto-ilarak eragin ditu ostegun goizean, A-8an, Bilbo parean, Donostiarako noranzkoan.
Atochako kontrol zentroak AVEko makinistari: "Berrabiatu martxa normalean"
Iryo 6076ko makinistak kontrol zentroari jakinarazi zion ez atzera ez aurrera geratu zela LZB sistema erori zelako.
Horrelakoa izan da bi trenen arteko talka Toledon
Ezbeharra Urda herriko geltokiaren parean jazo da, 09:00ak baino minutu batzuk lehenago. Renferen tren batek geldirik zegoen Iryoren tren bat jo du. Oscar Puente ministroaren ustez, "ulertezina" da Renfeko trenari "normaltasunez aurrera egiteko" agindua eman izana, Iryo trena trenbidean geldirik zegoenean.
Bagoiak trenbidetik kentzeko lanean ari dira garabiak Toledon
Lanean jarraitzen dute Toledoko tren-istripuaren lekuan. Larrialdietako taldeak istripua izan duten bagoietako batzuk garabiekin kentzen hasi dira. Bitartean, bilaketa- eta ikuskapen-lanak egiten ari dira.
Tren istriputik bizirik atera direnak: "Jendea eta eserlekuak hegan atera dira talka bortitzaren ostean"
Toledon istripua izan duten trenen batean zihoazen pertsona asko beren kabuz atera dira bagoietatik, batez ere kolpea intentsitate txikiagokoa izan den kotxeetan. Bizirik atera direnek sentimendu nahasiak dituzte orain: zoria alde izan zuten, batetik, eta gertatutakoa ezin dute ulertu, bestetik.