Society
Txomin Letamendi frankismoaren torturapean hil zela aitortzeko eta gertatutakoa judizialki egiaztatzeko aurrekaririk gabeko epaiketa egin dute gaur
Duela 76 urte hil zen gudari eta EAJko militantea, eta epaiketa Donostian egin dute, akusaturik gabe. Prozesuak aurrekaria ezarri nahi du beste biktima askorentzat.
Abendaño Ikastolan kontzentrazioa egin dute, etxegabetutako familientzako konponbide bat eskatzeko
Gasteizko Abendaño Ikastolarekin lotura duten bi familien etxegabetzeen aurrean, familien elkarteak etxebizitza-aukera duin bat eskatu eta Poliziaren esku-hartzea deitoratu du. Halaber, erakundeei eskatu die berrikus ditzatela etxebizitza-politikak, gizarte-zerbitzuen politikak eta haurren babeserakoak.
Hemeretzi urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, Iruñean, emaztea bortxatzeagatik, tratu txarrak emateagatik eta jazartzeagatik
24 urteko gizonak emakumearen gaineko erabateko kontrola ezartzen zuen, eta ez zion irteten uzten berarekin ez bazen. Giltzapetu ere egiten zuen sexu-harremanik izan nahi ez bazuen.
Legez kanpo bildutako 50 kilo onddo baino gehiago atzeman dituzte Ultzaman
Foruzaingoaren arabera, biltzaileak ez zuen Ultzamako ibarrean onddoak biltzeko baimenik, eta, gainera, legez baimendutakoa baino onddo gehiago hartu zituen.
Asteburuan, parrandan zeuden ehun bat ikasle etxe batetik atera zituzten Iruñean
Joan den asteburuan Poliziak egindako operazioetako bat da. Gainera, 30 pertsona baino gehiago atera zituen beste eraikin batetik, Iturrama inguruan, han beste festa bat zegoen eta.
Auto baten eta kamioi baten arteko istripu batek auto-ilarak sortu ditu N-634an, Zornotzan
Ezbeharra Bilborako noranzkoan gertatu da, baina errepidea itxi egin behar izan dute bi noranzkoetan. Uneotan txandakako zirkulazioa ezarri dute.
4.200 euro ordaindu dituzte Gernika-Lumoko azokako gazta onenaren truke
Galarretako Azkarra gaztandegiak eskuratu du lehen saria. Gaztaz gain, indabak (22 euro kiloa) eta eztia (14 euroan) izan dira Bizkaiko azoka ezaguneko produktu izarretako bi. Udalaren arabera, 110.000 pertsona inguru hurbildu dira Gernika-Lumora, eguraldia lagun.
Blocus, Europako gazteen artean mobilizazioak deitzeko sare sozialen bidez zabaldutako traola
TikTok bidez zein mezularitzako aplikazioen bitartez, gazteak protesta deialdietara erakartzen ditu "blocus" hitzak. Izan ere, traola horri lotutako protestak Europako hainbat herrialdetara iritsi dira. Bitartean, kontu horien atzean nor dagoen ikertzen ari da Polizia.
LGBTQIA+ kolektiboko pertsonen depresio- eta suizidio-arriskua heterosexual zisgeneroenen bikoitza da
Ikerketa batek ebidentzia zientifikoek babestutako desberdintasun esanguratsuak berrikusi ditu, eta ondorioztatu du LGBTQIA+ kolektibokoen eta heterosexual zisgeneroen arteko aldea nabarmena dela buru osasunaren kalitateari dagokionez.
Ikastoletan gailu digitalen erabilera murriztuko da datorren ikasturtetik aurrera eta LH3n hasiko dira erabiltzen
Halaber, DBHko ikasleak ahalduntzeko ikasgai espezifiko bat jarriko dute martxan datorren ikasturtetik aurrera, gailu digitalen erabilera arduratsua sustatzeko. Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak estrategia digital berria aurkeztu du, bi urteko lan sakonaren eta partekatuaren emaitza da estrategia berria.
Ekintzaile bat Artatza parkeko zuhaitz batera igo da, itsasadar azpiko tunelaren proiektua salatzeko
Maputxe ezizenez ezaguna den ekintzaile ekologista zuhaitz batera igo da Leioako Artatza parkean, itsasadarraren azpitik igaroko den tunelaren obrak ingurumenean izango dituen ondorioak salatzeko. Tunelak Getxo eta Portugalete lotuko ditu ur azpitik. ETB2ko En Jake saioak ekintzailearekin hitz egin du.
Eusko Jaurlaritzak familien estresa prebenitzeko eta murrizteko neurriak bultzatuko ditu
Familiek eguneroko presioa nola bizi duten aztertzen duen ikerlanak nabarmendu du familien estresa murrizteko ikuspegi partekatua behar dela: ohitura osasungarriak, laguntza komunitarioa eta neurri instituzionalak.
Urriko Azken Asteleheneko azoka Gernikan, 251 posturekin
Urriko azken astelehena izaki, Gernikako kaleak azoka handi bihurtu dira, barazki, fruta eta artisau produkturik onenekin. Aurten, 251 salmenta postu jarri dituzte eta denetariko produktuak erosi ahal izango dira: elikagaiak, artisautza, nekazaritza makineria, etab.
Gelditutzat eman dute Bilboko Santutxu auzoan egitekoa zen etxegabetzea
AZET etxebizitza sindikatuak jakinarazi duenaren arabera, azkenean, epaitegiko ordezkaririk ez da agertu eta gelditutzat eman dute etxegabetzea. Lau emakume (ama-alabak eta bilobak) bizi diren etxetik kanporatu behar zituztelako bertan elkartzeko dei egin du sindikatuak.
Zirkulazioa bere onera itzuli da Donostian, eta Zarautz eta Zumaia arteko errepidea ireki dute
Goizean goiz izandako istripu batek arazoak eragin ditu G-20 errepidean, Bilbora bidean, baina jada normaltasunera itzuli da. Gainera, Zarautz eta Zumaia lotzen dituen N-634 errepidea itxita egon da olatu handiengatik, baina egoera baretu denez, ireki dute atzera.
251 postu, Gernika-Lumoko Urriko Azken Asteleheneko azoka tradizionalean
Denetik dago bertan: elikagaiak, artisautza, nekazaritza makineria... Horrez gain, bertso saioak, gazta enkantea eta Eusko Label Winter Series zesta-punta txapelketaren hasiera, bertaratzen direnen gozagarri.
83 zauritu, horietatik 7 larri, Fogars de Montclusen (Bartzelona) autobus bat 20 metrotik behera erorita
Suhiltzaileak bertaratu direnean, jendea aurkitu dute ibilgailuaren barruan eta beste batzuk errepidean, erori diren tokitik goraino euren kabuz igota.
Ainara Moreno donostiarrak bi urte baino gehiago daramatza bere etxera itzuli ezinik
Bi urte baino gehiago daramatza bere etxean bizi ezinik, etxegabetzea judizialki geldituta geratu ondoren, alokairuan egondako familiaren kalteberatasun-egoera dela eta. Orain, Udalaren esku-hartzearen ondoren, bizitoki-alternatiba bat aurkitu diete, ete jabeak bere etxera itzultzeko itxaropena du.
Puerta del Soleko kanpaldia altxatzeko prestatzen hasi dira Madrilen
Alex Txikonek duela bi urte Azpeitian zabaldutako Mendietxe Museoa handitzen doa, bi gune berrirekin
Euskal alpinistak Azpeitian duen proiektuak beste urrats bat eman du, proiekzioak eta nazioarteko espedizioetako pieza paregabeak biltzen dituzten bi areto berri gehitu baititu. Hogei gradu zero azpitik dituen areto batera sar daiteke, jendeak mendiko baldintzak senti ditzan.