Society
Babacar Wellerentzako justizia eskatu eta arrazakeria instituzionala eta poliziala salatu dute ehunka lagunek
Ehunka pertsona atera dira kalera Donostian, Bilbon eta Gasteizen, Babacar Wellerentzat justizia eskatzeko. Senegaldar jatorriko gizona duela hilabete hil zuen Hondarribiko udaltzain batek tiroz, Ertzaintzako agente bati aizto batekin eraso egiten saiatzen ari zela.
Zauriturik gabeko istripu ikusgarria izan da goizaldean Donostiako autobus geltokian
Donostia-Bordele bidea egiten duen autobuseko gidariak ibilgailuaren kontrola galdu du eta nasetarako sarbidea bereizten duen beiraren kontra jo du.
Baionako manifestazioan atxikitako 11 lagunetatik 10 behin-behineko atxiloaldian dituzte
Pirinio Atlantikoetako Prefeturak salatu duenez, manifestazioaren buruan adingabeak jarri zituzten, Poliziaren kargak saihesteko. Herriko Etxearen eta Baiona Ttipiaren parean, bistakoak dira oraindik atzoko liskarren ondorioak.
128 pertsona atxilotu dituzte eta 15 polizia zauritu dira Bartzelonako istiluetan
Protesta honen deialdia, Europako beste hiri batzuetan bezala, TikTok sare sozialean zabaldu da. Mossoek 63 administrazio-akta izapidetu dituzte, eta atxilotuen % 56 (72 gazte) adingabeak dira.
Nafarroan egindako saiakuntza kliniko batek emaitza onak lortu ditu kolon eta ondesteko minbiziari aurre egiteko
Espainiako Estatuan intzidentzia gehien duen minbizia mota da. Metastasia zuten pazienteei farmako immunojokatuak (Antibody-drug conjugate edo ADC siglekin ezagutzen dira ingelesez) eman dizkiete, eta horien biziraupena handitu egin dute. Gaixo gehiagorekin probatu behar dituzte orain.
Ehun bat atxilotu Bartzelonako istiluetan, % 25 adingabeak
600 gazte inguru bildu dira Bartzelonako erdigunean, sare sozialen bidez deituta, eta istilu larriak eragin dituzte: arpilatzea egin dituzte 14 saltokitan, barrikadak jarri dituzte kaleetan, hiri-altzariak erre dituzte eta Esquadra Mossoekin liskarrak izan dituzte. Agenteek ehun bat pertsona atxilotu dituzte, laurden bat adingabeak.
Itsasadar azpiko tunelaren proiektuaren aurkako manifestariek lanak gelditzeko eskatu diote Bizkaiko Foru Aldundiari
Getxo eta Portugalete itsasadarraren azpiko tunel baten bidez lotuko dituen proiektuaren aurkako beste manifestazio bat izan da larunbat honetan, Portugalete eta Sestao arteko lanak hasi eta bost egunera. Manifestariek salatu dute Arrontegiko zubiaren trafikoa arintzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektu honek kutsadura gehiago eragingo duela inguruan.
Yoanna Acedo izan dute gaur gogoan Zarautzen, bikotekideak hil eta urtebetera
Udaletxeko bilkuren aretoan egin diote omenaldia indarkeria matxistaren biktimari. Merchek, Yoannaren amak, babesa eskertu eta "familiak justizia egitea" behar duela azpimarratu du.
Milaka lagun Baionan, bizitzaren garestitzearen kontrako manifestazioan, eta 11 atxilotu ondorengo istiluetan
Pirinio Atlantikoetako prefetak jakitera eman duenez, 4.500 inguru elkartu dira bigarrenen asteburuz jarraian Lapurdiko hiriburuan. Tentsio une batzuk izan dira Suprefeturaren atarian eta Herriko Etxearen inguruan.
Ilarak desagertu dira Irunen, Frantziako Poliziak kontrolak egiteari utzi ostean
Goizean pilaketa handiak sortu dira AP-8an, GI-636an (Irungo saihesbidea) eta N-121-An (Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen dituen errepidea).
Gasteizen etxegabetutako familiak lehen gaua igaro du aterpetxe batean
Emozionalki gau makala igaro dute, baita baldintzengatik ere, umeentzat prestatuta ez dagoen aterpetxe batean. Udalak behin-behinean utzitako aterpea lo egiteko bakarrik erabil dezakete. Gezurrekin minduta daude, alternatiba duin baten zain.
Pentsiodunek manifestazio jendetsua egin dute Madrilen, eta sistema publikoa aldarrikatu dute
Espainiako Estatuko pentsiodunen mugimenduetako koordinakundeak deituta egin dute protesta. Bertan ohartarazi dutenez, PP eta Vox alderdiek gobernatzen badute, pentsioen sistema publikoa eta hainbat aurrerapen sozial kolokan egon daitezke.
Polioak kaltetutakoek premiazko osasun eta gizarte neurriak eskatzen dituzte bizi kalitatea hobetzeko
Diktadura frankistak epidemia eragin zuen, 1955etik 1963ra ez baitzuen polioaren txertoa eman. Gaixo gehienek 70 urte inguru dituzte, eta osasun eta gizarte arloko premiazko neurriak eskatzen dituzte, bizi kalitatea hobetzeko asmoz.
Gizon bat atxilotu dute Urduñan, beste bati eraso egin eta begian lesio larriak eragiteagatik
Atxilotuak ustez metalezko objektu batekin eraso zion biktimari, eta zauriak eragin zizkion aurpegian, batez ere ezkerreko begian. Hori dela eta, zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, anbulantzian. Atxilotua kartzelara bidali dute.
Motozale bat hil da Donostian, ostegunean istripua izan ostean
Ezbeharra 23:00ak aldera jazo zen, Katxola kalean. 65 urteko gizona egoera kritikoan eraman zuten Donostia Ospitalera, eta ostiralean hil da.
Pertsona bat hil da Astrabuduan metroak harrapatuta
Ezbeharraren ondorioz, zerbitzua etenda egon da San Ignazio eta Aiboa artean.
Familia bat etxetik atera dute Gasteizen, protestak eta Ertzaintzaren kargak izan ostean
Arratsaldean zehar, familiako ordezkariek Udalarekin adostu dute udal aterpetxean igaroko dituela familiak gauak. Goizean, etxegabetzean izandako istiluetan, bi pertsona atxilotu, 58 identifikatu eta dozenaka zauritu zenbatu dituzte, manifestariak eta agenteak batuta.
Ehunka lagun mobilizatu dira Gasteizen ''etxegabetze guztien eta poliziaren errepresioaren aurka''
Etxebizitzaren Sindikatu Sozialistak deitu du protesta, eta Arabako hiriburuko Sansomendi auzoan alokairuan bizi ziren pisutik sei adingabe dituen familia bat etxegabetu eta ordu batzuetara egin dute.
Eroskik Ricotta saltsa sorta bat erretiratu du, beira zatiak aurkitu baititu
Ziberiruzur baten biktima bati 20.965 euro itzultzera zigortu du epaitegi batek Kutxabank
Biktimak SMS mezu bat jaso zuen banketxearen izenean. Mezu horretan ohartarazten zitzaion ustez bere kontura sartu zela norbait, eta esteka bat zuen eskura, sarbide hori onartzen ez bazuen ukatu ahal izateko. Ebazpena oraindik ez da irmoa.