Eustat
Gorde
Kendu nire zerrendatik

3.500 langabe gutxiago zenbatu dituzte hirugarren hiruhileakoan EAEn

Gipuzkoan 3.600 langabe gutxiago zeuden aurreko hiruhilekoaren aldean; Bizkaian, berriz, 1.000 gehiago.

Langabe kopuruak behera egin zuen EAEn hirugarren hiruhilekoan, izan ere, 3.500 langabe gutxiago zenbatu zituzten, eta okupatuta zeudenak 4.600 gutxiago ziren, Eustat EAEko Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.

Okupatuta dagoen biztanleria kopuruak % 0,5 egin zuen behera eta langabezia-tasa % 10,6ra jaitsi zen.

Gipuzkoan jaitsi zen gehien langabezia, 3.600 langabe gutxiagorekin tasa % 7,5ean kokatu baitzen. Araban 900 langabe gutxiago zeuden hirugarren hiruhilekoko amaieran eta tasa % 6,9ra iritsi zen. Bizkaian, berriz, gora egin zuen langabeziak % 13,5eraino, 1.000 langabe gehiago zeudelako.

Langabe kopuruak behera egin zuen EAEn hirugarren hiruhilekoan, izan ere, 3.500 langabe gutxiago zenbatu zituzten, eta okupatuta zeudenak 4.600 gutxiago ziren, Eustat EAEko Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.Okupatuta dagoen biztanleria kopuruak % 0,5 egin zuen behera eta langabezia-tasa % 10,6ra jaitsi zen.Gipuzkoan jaitsi zen gehien langabezia, 3.600 langabe gutxiagorekin tasa % 7,5ean kokatu baitzen. Araban 900 langabe gutxiago zeuden hirugarren hiruhilekoko amaieran eta tasa % 6,9ra iritsi zen. Bizkaian, berriz, gora egin zuen langabeziak % 13,5eraino, 1.000 langabe gehiago zeudelako.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X