Langabezia tasa % 11,2ra igo da EAEn; 5.500 langabe gehiago
Langabezia tasa 0,6 puntu igo da 2011ko azken hiruhilekoan, eta beraz, % 11,2an kokatu da, hau da, aurreko hiru hilabeteekin alderatuta 5.500 pertsona gehiago geratu dira enplegurik gabe, igoera, batik bat, Bizkaian nabaritu da.
Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jardueraren araberako inkestaren datuak kaleratu ditu, eta, horren arabera, 2011ko azken hiruhilekoan EAEn 116.900 langabe zeuden; aurreko hiruhilekoan baino 5.500 pertsona gehiago, alegia.
Bizkaia, langabezia gehien igo den lurraldea
Langabeziak batez ere Bizkaian jasan du igoerarik handiena, tasa % 14,2an kokatu da lurralde horretan, Gipuzkoan, berriz, % 8an eta Araban % 7,3an.
2011ko urria eta abendua artean, aurreko hiruhilekoarekin alderatuz, 3.300 langabe gehiago zenbatu dira Bizkaian, 1.800 Gipuzkoan eta 400 Araban.
Urtetik urterako datuak
Urte osoari erreparatuz gero, Euskadin langabezia tasa 1,2 puntu igo da 2010eko laugarren hiruhileko datuekin alderatuta, eta % 10etik % 11,2ra pasatu da.
Hala, EAEn 12.700 pertsona gehiago gelditu dira lanik gabe 2011n.
Lurraldeka Bizkaiak izan du igoerarik handiena, 3,6 puntu igo da; Gipuzkoan, berriz, 0,7 egin du behera; eta Araban 3,1 jaitsi da.
Beste datu esanguratsu bat, 2011n EAEko 37.700 etxetan (etxe guztien % 4,4n, alegia) kide aktibo guztiak langabezian zeuden; aurreko hiruhilekoan baino 1.800 gehiagotan.
Langabeziaren igoerak batez ere gizonezkoei eragin die, 4.000 gizon geratu baitira enplegurik gabe 2011ko azken hiruhilekoan. Langabezia tasa % 12,1ekoa da jada horien artean Euskadin, eta emakumezkoen tasa, % 10,1ekoa, 1.500 emakume gehiago geratu baitira lanik gabe.
Gazteen arteko langabezia tasa da altuena, % 24,2an kokatu da. 16 eta 24 urte arteko 11.400 gazte daude lanik gabe.
2011. urtearen amaieran, Europan % 9,8ko langabezia tasa zegoen, eta % 22,9koa, Espainian.
Langabezia tasa 0,6 puntu igo da 2011ko azken hiruhilekoan, eta beraz, % 11,2an kokatu da, hau da, aurreko hiru hilabeteekin alderatuta 5.500 pertsona gehiago geratu dira enplegurik gabe, igoera, batik bat, Bizkaian nabaritu da. Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jardueraren araberako inkestaren datuak kaleratu ditu, eta, horren arabera, 2011ko azken hiruhilekoan EAEn 116.900 langabe zeuden; aurreko hiruhilekoan baino 5.500 pertsona gehiago, alegia.Bizkaia, langabezia gehien igo den lurraldeaLangabeziak batez ere Bizkaian jasan du igoerarik handiena, tasa % 14,2an kokatu da lurralde horretan, Gipuzkoan, berriz, % 8an eta Araban % 7,3an. 2011ko urria eta abendua artean, aurreko hiruhilekoarekin alderatuz, 3.300 langabe gehiago zenbatu dira Bizkaian, 1.800 Gipuzkoan eta 400 Araban. Urtetik urterako datuakUrte osoari erreparatuz gero, Euskadin langabezia tasa 1,2 puntu igo da 2010eko laugarren hiruhileko datuekin alderatuta, eta % 10etik % 11,2ra pasatu da. Hala, EAEn 12.700 pertsona gehiago gelditu dira lanik gabe 2011n. Lurraldeka Bizkaiak izan du igoerarik handiena, 3,6 puntu igo da; Gipuzkoan, berriz, 0,7 egin du behera; eta Araban 3,1 jaitsi da. Beste datu esanguratsu bat, 2011n EAEko 37.700 etxetan (etxe guztien % 4,4n, alegia) kide aktibo guztiak langabezian zeuden; aurreko hiruhilekoan baino 1.800 gehiagotan. Langabeziaren igoerak batez ere gizonezkoei eragin die, 4.000 gizon geratu baitira enplegurik gabe 2011ko azken hiruhilekoan. Langabezia tasa % 12,1ekoa da jada horien artean Euskadin, eta emakumezkoen tasa, % 10,1ekoa, 1.500 emakume gehiago geratu baitira lanik gabe. Gazteen arteko langabezia tasa da altuena, % 24,2an kokatu da. 16 eta 24 urte arteko 11.400 gazte daude lanik gabe. 2011. urtearen amaieran, Europan % 9,8ko langabezia tasa zegoen, eta % 22,9koa, Espainian.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.