Defizita
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PP: 'PSEk kasu egingo baligu, kontuak onbideratuago egongo lirateke'

"Gure jarrera legebiltzarrean babesa ematea da soilik, ez eguneroko Gobernuan laguntzearena", esan du Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak.
Antonio Basagoit. Argazkia: EITB

xi Lopezek kasu gehiago egingo baligu, kontuak onbideratuagoak izango lituzke", esan du Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak, eta ondorioz, "gizartearen aurrean politika hobeekin aurkeztuko litzateke". "Baina gure jarrera legebiltzarrean babesa eskaintzea da, ez eguneroko kudeaketan laguntzea".

2011. urtean defizita EAEn "izugarri igo" dela esan du Basagoitik, % 2,56ra arte, erkidegoa PSEk gobernatzen duelako. Honen harira, Ajuria Enea popularrek gidatuko balute, "egoera erabat ezberdina" izango litzatekeela uste du Basagoitik, "Madrilekoaren antzekoa izango litzateke, % 1,13ko defizitarekin".

TVEn egin dioten elkarrizketa batean, Basagoitik esan du ez dituela PPk gobernatutako erkidegoak soilik defendatuko, baina "niri Madrileko aurrekontuen gardentasuna gustatzen zait", adierazi du.

EAEn "estutasunak" daudela onartu du Basagoitik, "toki guztietan bezala, baina besterik gabe", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X