Krisi ekonomikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ekonomia pizteko, Kontzertu Ekonomikoa baliatzea eskatu du Confebaskek

Lujuaren iritziz, Ministroen Kontseiluan hartzen diren neurriak "beharrezkoak diren arren" ez dira krisiari aurre egiteko nahikoak eta ekonomia suspertzeko neurriak eskatu dizkie administrazioei.

Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak euskal administrazioei ekonomia pizteko neurriak hartzeko eskatu die Kontzertu Ekonomikoaz baliatuta, krisiari aurre egin ahal izateko.

Onda Vascan emandako elkarrizketa batean Lujuak Eustatek EAEko ekonomiaren inguruan emandako datuez hitz egin du, urteko lehen hiruhilabetean BPGk % 0,3ko jaitsiera izan duela jakinarazi du Euskal Estatistika Institutuak.

Lujuak enpresaburuek ohartarazitakoa errepikatu du, hau da, "2012 urtea iazkoa baino okerragoa" izango dela, eta oraindik "benetan txarto pasatuko dugu", erantsi du.

Confebaskeko presidenteak azpimarratu duenez, Espainiako Gobernuak ostiraletako Ministroen Kontseiluan adosten diren neurriak "beharrezkoak izan arren", horiekin soilik ezin izango zaiola krisiari aurre egin adierazi du, eta hortaz, administrazioei ekonomia pizteko neurri pizgarriak hartzeko eskatu die.

Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak euskal administrazioei ekonomia pizteko neurriak hartzeko eskatu die Kontzertu Ekonomikoaz baliatuta, krisiari aurre egin ahal izateko. Onda Vascan emandako elkarrizketa batean Lujuak Eustatek EAEko ekonomiaren inguruan emandako datuez hitz egin du, urteko lehen hiruhilabetean BPGk % 0,3ko jaitsiera izan duela jakinarazi du Euskal Estatistika Institutuak. Lujuak enpresaburuek ohartarazitakoa errepikatu du, hau da, "2012 urtea iazkoa baino okerragoa" izango dela, eta oraindik "benetan txarto pasatuko dugu", erantsi du. Confebaskeko presidenteak azpimarratu duenez, Espainiako Gobernuak ostiraletako Ministroen Kontseiluan adosten diren neurriak "beharrezkoak izan arren", horiekin soilik ezin izango zaiola krisiari aurre egin adierazi du, eta hortaz, administrazioei ekonomia pizteko neurri pizgarriak hartzeko eskatu die.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X