Batzar orokorra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Confebask: 'akordio haundi bat lortu behar da, denbora bukatzear dago'

Miguel Angel Lujuak, Confebaskeko presidenteak dio, larrialdi haundiko egoera bizi dugula eta herri-akordio haundi eta zabal bat behar dela ahalik eta azkarren.
Miguel Angel Lujua, Confebaskeko presidentea. Argazkia: EFE

Confebaskentzat, erabateko larrialdizko egoera honi, premiazko erantzun bat eman behar zaio, Estatuko indar eta eragile ezberdinen arteko akordio haundi baten bidez, denak batuta eta  ezberdinatsun politiko guztiak gaindituz, adostasunetara iritsiz lehen bait lehen, zeren denbora agortzen ari dela gogorazi du Lujuak.

Bilbon egin duten batzar orokorrean, Euskadiko enpresarien elkarteak adierazi du, Espainiarentzatko erreskatea lagungarria izan daitekeela ekonomiarentzat. Lujua presidenteak dio, une honetan krisia gainditu nahi bada, beharrezkoa dela enpresek kreditua lortzea. Rajoyren gobernuak ezarritako murrizketei, Jaurlaritzak aurkeztutako helegiteak berriz, begi onez ikusten ditu Confebaskek, Euskadiren eskumenak defenditu egin behar direla arguidatuz.

Zure interesekoa izan daiteke

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X