CANeko dietak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Enrique Mayaren kontrako auzia artxibatzea eskatu du fiskalak

Eroskeria deliturik egotea baztertu du. Orain egun batzuk inputazioa eta haren kontra abiatutako auzia bertan behera uztea eskatu zuen Iruñeko alkateak.
Enrique Maya. EFE

Nafarroako Kutxako dietak direla-eta Enrique Maya Iruñeko alkatearen kontra abiatutako auzia artxibatzea eskatu du fiskalak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez.

Fiskalak bere idatzian jaso duenez, ''ez dago behar bezala justifikatuta Mayak auzia irekitzea eragin duten ekintzen inguruan inongo deliturik egin izana'', eta, ondorioz, inputatuaren kontra abiatutako izapideak behin-behinean largestea erabaki du.

Orain egun batzuk inputazioa eta bere kontra abiatutako auzia bertan behera uzteko eskatu zuen Iruñeko alkateak. Eskaera ''ondo argudiatuta'' zegoela eta ''arrazoiak'' bazeudela azaldu zuen orduan Mayak komunikabideen aurrean.

Nafarroako Kutxako dietak ikertzen dituen epaileak beste hiru lagun inputatu ditu, Mayarekin batera: Miguel Sanz, Nafarroako presidente ohia; Alvaro Miranda, Ekonomia eta Ogasun kontseilari ohia; eta Enrique Goñi, Nafarroako Kutxako zuzendari ohia.

Zure interesekoa izan daiteke

ordenador
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak dio Europako Justiziaren epaiak ez duela behartzen langile interinoak zuzenean finko bihurtzera

Astearte honetan argitaratutako epai batean, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak adierazi du ez dela nahikoa Espainiak interinoak mugagabe ez-finko bihurtzea. Espainiako Gobernuak, bien bitartean, berretsi egin du behin-behinekotasuna murrizteko konpromisoa, nabarmenduz 419.756 plaza egonkortu dituela dagoeneko, Europarekiko konpromisoaren gainetik.

MAM-eko argazkia: caf_
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fiskaltzak CAFen aurkako ikerketa abiatu du, Jerusalemgo tranbiaren eraikuntzan duen inplikazioagatik

Azpiegiturak Jerusalemen okupatutako lurraldeak eta Jerusalem mendebaldea lotzen ditu. Gizarte zibileko hainbat erakundek salaketa jarri dute Fiskaltzan, CAFeko administrazio kontseiluaren eta sei filialetako zuzendarien aurka, eta auzia Auzitegi Nazionalak ikertzea eskatu dute. LABek Jerusalemgo tren arinaren proiektua bertan behera uzteko eskatu dio CAF enpresari. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X