Greba Renfen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

% 4,3ko jarraipena Renferen arabera; % 75ekoa, sindikatuen ustez

Normaltasuna izan da nagusi egunean zehar. Ez da istilurik izan eta gutxieneko zerbitzuak bete dituzte, bi iturriek baieztatu dutenez.
renfe
Estacion Renfe

Langileen % 4,3k egin dute bat ostegun honetan Renfen deitutako 24 orduko greba deialdiarekin, enpresaren datuen arabera; sindikatuen hitzetan, aldiz, % 75ekoa izan da jarraipena.

Renfe lau sozietatetan eta Adif beste bi sozietatetan bereizteko proiektuaren kontra eta bi enpresetan langile murrizketa egiteko asmoen aurka protesta egiteko deitu dute lanuztea ostegun honetan.

Greba eguna normaltasunez joan da, eta Sustapen Ministerioak ezarritako gutxieneko zerbitzuak bete egin dituzte, Renfek eta sindikatuek azaldu dutenez

Lurralde ezberdinetako estazio nagusietan elkarretaratzeak egin dituzte, tartean Madrilgo Atocha estazioan. Bertan, ehunka langilek protesta egin dute.

CGT, epaitegietara jotzeko asmoz

CGT Lanaren Konfederazio Orokorrak eta SF-Intersindical trenbide sindikatua epaitegietara jotzeko prest agertu dira, Renferen eta Adifen pribatizazio prozesuaren kontra.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X