Iragarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

50 Airbusen motorrak egiteko lanetan arituko da Bizkaiko ITP enpresa

Emiratesek iragarri zuen 50 A380 hegazkin erosiko dizkiola Airbusi, eta Etihadek 87 erosiko ditu, 19.000 milioi dolarren truke.
ITP enpresa hegazkinen motorren ekoizpena | Teknopolis
ITP enpresa hegazkinen motorren ekoizpena | Teknopolis

Bizkaiko ITP enpresa Etihad Airwaysek erositako 50 Airbus A350 XWB hegazkinen motorea egiteko lanetan arituko da. Etihad Airwaysek 50 Airbus gehiago erasi behar dituela iragarri du Dubaiko hegazkintza azoan.

Airbusen Trent XWB motorraren turbina ezberdinen ardatzak eusteko azpiegiturak ekoizten ditu ITP enpresak. Izan ere, Rolls Royce ibilgailuetan erabiltzen zen motor bera da.

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak atzo iragarri zuen Dubaiko Emirates enpresak eta Etihadek Airbus partzuergo europarrari 137 hegazkin erostea onuragarria izango dela Bizkaiko ITP enpresarentzat, partzuergoko kide delako, baina baita horrekin elkarlanean aritzen diren enpresentzat ere.

Emiratesek iragarri zuen 50 A380 hegazkin erosiko dizkiola Airbusi, eta Etihadek 87 erosiko ditu, 19.000 milioi dolarren truke.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X