Aurrekontuen egonkortasunerako akordioa lortu dute PPk eta EAJk
Aurrekontuen egonkortasunerako akordioa lortu dute PPk eta EAJk, Radio Euskadik aurreratu duenez. Zazpi orrialdeko dokumentu batean bilduko dituzte akordio horren xehetasunak, eta astearte honetan aurkeztuko dute, Legebiltzarrean. PPk osoko zuzenketarik ez aurkeztea eta beste alderdien osoko zuzenketarik ez babestea jasotzen du lortu berri duten egonkortasunerako akordioak.
Egunak zaramatzaten bi alderdiek negoziazioetan, eta epe luzeko akordioa eskainia zion PPk Jaurlaritzari. Inbertsioak lortzeko funtsa lortzea zuen oinarri proposamen horrek.
Astelehen honetan bertan, PSEk "EAJren sinadura daramaten" 115 zuzenketa partzial aurkeztu dizkio Urkulluren Gobernuaren 2014ko aurrekontuari. Zuzenketak arratsaldean erregistratu ditu Eusko Legebiltzarrean.
Alderdi sozialistak oharra kaleratu du eta bertan jakinarazi duenez, 25,4 milioi euroko balioa duten ekintzak proposatzen dituzte zuzenketek. "Helburua zerbitzu publikoak hobetzea eta ekintza ekonomikoei eta kultura sortzen duten elkarteei bultzada ematea da", zehaztu dute.
Laburbilduz, 84 ekarpen aurkeztu ditu, asko gai beraren ingurukoak baitira. Zuzenketak EAJ eta PSEk urrian sinatu zuten itun fiskalaren edukiari dagozkio. Alderdi sozialistatik adierazi duenez, ordea, aurkeztutako zuzenketetan ekimen horiek modu zehatzean jasotzen dira.
Nabarmentzekoak dira Donostiako Metroari zuzendutako 2,75 milioi euroak. Era berean, metroaren lanak 2014an hasteko konpromisoa jasotzen da eta urtero, 2020an lanak amaitu bitartean, lan horiei ekarpena egitea. Guztira, 87,7 milioi euro zuzenduko lirateke lan horietara.
Eibarreko eta Zumarragako erietxeei zuzendutako ekarpenak ere jasota daude. Eibarreko erietxeak 1,5 milioi euro jasoko lituzke eta Zumarragakoak 800.000 euro. Era berean,Erretuertoko osasun etxeak 600.000 euro jasoko lituzke.
Burtzeñako Enpresa Parkeari zuzendutako 2 milioi euroko kontu-saila ere jasotzen da zuzenketen artean.
Joan den astean iragarri zuen PSEk aurrekontuei babesa eskainiko ziela. Alderdiak gaur adierazi duenez, zuzenketak Jaurlaritzarekin "hitzartu" dira hainbat elkarrizketa izan ondoren eta EAJren sinadurarekin erregistratu dira. Legebiltzarrean aurrera egingo dute 2014ko aurrekontuek.
EH Bildu
EH Bilduk ere gaur aurkeztu ditu aurrekontuei egingo dizkien zuzenketak. 1.600 milioi euroko balioa duten ehun zuzenketa erregistratzeko asmoa du taldeak. Horrez gain, etaUPyDk egingo duen moduan, osoko zuzenketa ere erregistratuko du.
Alderdi Popularrak, bestalde, ez du ezagutzera eman aurrekontuei zuzenketak aurkeztuko dizkion edo ez. Zuzenketa aurkeztu ahal izateko epea bihar amaitzen da.
EAJk bihar aurkeztuko ditu bere zuzenketa partzialak.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.