111 milioi euroren truke
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bahia Bizkaia enpresaren % 25 saldu dio Iberdrolak BP konpainiari

BP Global Investment konpainiak enpresaren % 50 zuen dagoeneko, baina erosketarekin Bahia Bizkaia Electricidaden (BBE) % 75 kontrolpean izango du.
Jose Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Jose Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea. Artxiboko irudia: EFE

Bahia Bizkaia Electricidad (BBE) enpresaren % 25 BP Global Investment konpainiari 111 milioi euroren truke saltzeko akordioa lortu du Iberdrolak, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari igorritako agiri batean iragarri duenez.

Operazioa ixteko beharrezko baimenak oraindik jaso ez dituztela azaldu du Iberdrolak. Horregatik, baimen guztiak lortu eta azken salneurria finkatu arte operazioak kontuetan izango duen eragina zehazterik ez dagoela gaineratu du konpainiak.

BPk enpresaren % 50 zuen dagoeneko, baina erosketarekin Bahia Bizkaiaren % 75 kontrolpean izango du. Bilboko Portuan dagoen ziklo konbinatuko zentrala ustiatzen du BBEk. Zentralak 785 megawatteko potentzia du.

Nahiz eta desinbertsioak aurrera eraman, oraindik 400 megawatteko gaitasun termikoa mantentzen du Iberdrolak Euskadin, Santurtziko ziklo konbinatuari esker.

Operazioa desinbertsio egitasmoaren barnean kokatu du Iberdrolak, taldearen sendotasuna mantentzeko helburuarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Un centenar de trabajadores han participado en la movilización



REMITIDA / HANDOUT por ESK

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

10/4/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tentsioa, Tubos Reunidosen: langileen zati batek grebarekin jarraitu ala ez bozkatzeko eskatu du

Gehiengo sindikalaren estrategiarekin kritikoak diren langileek erreferendumean bozkatu nahi dute grebarekin jarraitu ala ez; sindikatu nagusiek, ordea, uko egiten diote horri. Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak ohartarazi duenez, Tubos Reunidosen etorkizunaren zati bat jokoan dago gaurko bileran, eta guztiak batera arraun egiteko deia egin du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X