Istilurik ez da izan Renfeko eta Adifeko lehen greba-egunean
Ostegun honetan Renfen eta Adifen deitutako greba istilurik gabekoa izan da, eta Jarraipen-zifrak oso desberdinak izan dira: enpresek % 4 eta 8 artekoa izan dela adierazi dute, sindikatuek, aldiz, % 80ko zifra eman dute.
Renfeko iturriek azaldu duenez, egunean zehar batez beste % 4k babestu dute greba, goizeko txandan % 4,29k, eta, arratsaldekoan % 3,5ek.
Adifen, egunean batez beste langileen % 8,4k babestu dute, gaueko txandan % 5,5ek, goizekoan % 7,8k eta arratsaldekoan % 12,9k, enpresatik jakitera eman dutenez.
Halere, CCOO sindikatuak, greba deitu duten gehienak ordezkatzen dituenak, jarraipena % 70-80an ezarri du bi enpresetan, derrigorrez zerbitzu minimoak bete behar dituzten langileak, oporretan daudenak eta bajan daudenak zenbaketatik kendu dituelako.
Renfen CCOO sindikatuak deitu du ostegun eta ostiral honetarako greba. Ostiralerako deialdiari CGT eta Trenbide sindikatua gehitu zaizkio. Adifen, bestalde, ordezkaritza duten sindikatu guztiek egin dute deialdia, UGTk salbu. Guztira 46 orduko lanuztea deitu dute, ostirala arte. Lanuzte hauekin, langileen murrizketaren kontrako protesta egin nahi dute sindikatuek.
Adifen kasuan, gainera, langileak lekualdatzeko asmoen kontra ere protesta egin nahi dute, sindikatuen arabera ‘400 langile deserrotzea’’.
Gutxieneko zerbitzuak
Greba deialdien aurrean, Sustapen Ministerioak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu., Gutxieneko zerbitzuek horiek abiadura handiko trenen % 77 eta tokiko trenen % 65 bermatuko dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Medikuek bosgarren greba asteari ekingo diote astelehen honetan, Estatutu Markoaren proiektuaren aurka
Uda epe konplexua dela eta, hau izango da oraingoz, lanuzteak egingo dituzten azken astea. Egoera konponduko ez balitz, baina, medikuek ez dute baztertzen irailetik aurrera greba mugagabera jotzea.
Osasun Ministerioari "ez entzutea" egotzi dio Martinezek, eta esan du Osakidetza guardien eredua aldatzeko prest dagoela
Medikuen bosgarren greba astearen atarian, Osasun sailburuak onartu du lanuzteek "eragin handia" izan dutela itxaron-zerrendetan, eta jakinarazi du dagoeneko 2.500 pertsona bideratu dituztela hitzartutako kliniketara ebakuntza egitera.
4.487 milioiko salmentak lortu zituen CAFek 2025ean, aurreko urtean baino % 7 gehiago
Larunbat honetan Beasainen egindako Akziodunen Batzar Nagusian eskainitako datuen arabera, 146 milioi euroko mozkin garbia lortu zuen konpainiak 2025ean, aurreko urtean baino % 42 gehiago.
Leire kasuan ikertu duten Jesus Perez Rodriguezek dimisioa eman du Tubos Reunidoseko kontseilari independente gisa
Enpresariak gutun baten bidez aurkeztu du bere borondatez kargugabetzea, bere martxa enpresaren hartzekodunen konkurtsoaren sarrerarekin lotuta, ikertu gisa duen egoera aipatu gabe.
Elon Musk munduko lehen bilioiduna da, SpaceX burtsara atera ondoren
Konpainiaren burtsako kapitalizazioa 2,2 bilioi dolar ingurukoa da. Horrela, Nvidia, Alphabet, Apple, Microsoft eta Amazonen atzetik, AEBko enpresa kotizatu handienen taldean sartu da.
Bizkaiko Foru Aldundiak bere zerga proposamen berria aurkeztu du: kenkariak gimnasioetan eta profesionalak erakartzeko pizgarriak
Foru Aldundiak Foru Arauaren aurreproiektu bat aurkeztu du, kenkari eta zerga pizgarri berriak jasotzen dituena.
Mercedesen Gasteizko lantegia aro elektrikoan sartu da VLE modeloarekin
Alemaniako konpainiak Arabako faktoria aukeratu du bere ibilgailu elektriko berriaren munduko ekoizpena hasteko. Enpresaren etorkizun industrialerako giltzarritzat jo du ibilgailu hori.
SpaceX burtsan kotizatzen hasiko da gaur, inoizko burtsa-irteerarik handienean
Elon Musken enpresa aeroespazialak ostiral honetan egingo du debuta Nasdaq indizean, SPCX etiketarekin eta titulu bakoitzeko 135 dolarreko prezioarekin. 555,6 milioi akzioko eskaintza publikoarekin 75.000 milioi dolar erakarriko ditu, eta inoizko merkaturatze handiena izango da.
Tubacexek aldi baterako lan-erregulazioa ezarriko du Araban, Ormuzko itxieraren ondorioengatik
Enpresak asteartean jakinaraziko die sindikatuei noiz hasiko den eta zenbat iraungo duen erregulazioak.
Euskadin eta Nafarroan egonkor jarraitzen du inflazioak, prezioen igoera arina egon den arren
Maiatzean, % 0,2 hazi da KPIa Euskadin eta % 0,1 Nafarroan, eta urtearteko tasa % 3,2an mantendu da bi erkidegoetan, INEk ostiral honetan argitaratutako datuen arabera.