Pentsioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

% 1,4 igo da EAEn pentsiodunen kopurua urrian

Batez besteko pentsioa 1.081 eurokoa da, Lan Ministerioak emandako datuen arabera.
Erretiro-pentsioak
EAEn 330.644 lagunek kobratzen dute erretiro-pentsioa.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) pentsiodunen kopurua % 1,4 hazi da urrian. Hala, 526.066 pentsiodun daude EAEn, Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioak emandako datuen arabera.

Batez besteko pentsioari dagokionez, 1.081,54 eurokoa da EAEn; % 1,8 igo da, 2013ko urriko datuekin alderatuta. Espainiako Estatuan, 874,35 eurokoa da batez besteko pentsioa (% 1,7 egin du gora).

Pentsio motari dagokionez, erretiro-pentsioa da zabalduena. EAEn 330.644 lagunek kobratzen dute, eta batez beste 1.242,08 euro jasotzen dituzte, Espainiako Estatuko altuena (1.004,66 eurokoa da bertan).

135.064 alargun-pentsio zenbatu dira urrian (741,27 eurokoa da batez beste), eta 42.679 minusbaliotasun-pentsio (1.172,63 eurokoak).

Lurraldeka, Bizkaian egin du gora gehien pentsioen kopuruak, % 3 hazi baita (277.759 lagunek jasotzen dute). Gipuzkoan % 1,9 egin du gora kopuru horrek (178.466 pentsiodun daude orain bertan) eta Araban, berriz, % 0,8 hazi da (69.841 pentsiodun daude orain).

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X