Eustat-en datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Industria jarduera % 1 hazi da Euskadin irailean

Urte arteko datuei erreparatuz gero, industria jarduera batez ere Araban hazi da (% 3,6) eta Bizkaian eta Gipuzkoan igoera apalagoa izan da.
Industria jarduera % 1 hazi da Euskadin irailean. Artxiboko irudia: EiTB
Industria jarduera % 1 hazi da Euskadin irailean. Artxiboko irudia: EiTB

Industria jarduera % 1 hazi da Euskadin, irailean, iazko iraileko datuekin alderatuta. Hala ere, 2014ko abuztuko datuekin alderatuta % 3,5 jaitsi da.

Eustat Euskal Estatistika Erakundeak kaleratutako datuen arabera, industria talde handiek jokabide ezberdina izan dute urte arteko datuak kontuan hartuta.

Euskal industrian pisu gehienen duten sektoreen artean hazkunde handiena izan dutenak hauek izan dira: energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%3,4), egurra, papera eta arte grafikoak (% 3,1) eta elikagaiak, edariak eta tabakoa (% 2,8).

Bestalde, jaitsiera handienak sektore hauetan izan dira: materialak eta ekipo elektrikoak (% 14,8), kautxua eta plastikoa (% 1,7), eta makinaria eta ekipoa (%0,2).

Urte arteko datuei erreparatuz gero, industria jarduera batez ere Araban hazi da (% 3,6) eta Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, igoera apalagoa izan da, % 0,4koa eta % 0,2koa hurrenez hurren.

Hala ere, abuztuko datuekin alderatuta, industri jarduera jaitsi egin zen hiru lurralde historikoetan: % 6,2 Araban, % 4,2 Gipuzkoan eta % 1,3 Bizkaian.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X