EAEko BPGa % 1,3 hazi da, kontsumo pribatuaren igoerari esker
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordina (BPG) % 1,3 hazi da 2014ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustatek gaur emandako datuen arabera.
Bederatzi hilabete jarraian urte arteko tasa negatiboak izan ondoren, hirugarren datu positiboa da. Hala ere, urte arteko hazkundea Espainiako ekonomiarena (% 1,6) baino hiru hamarren txikiagoa izan da.
Halaber, BPGaren hazkunde tasa % 0,4koa izan da 2014ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean, bigarren hiruhilekoan bezala, eta Espainiako ekonomiarena (% 0,5) baino hamarren bat txikiagoa.
Eskariaren aldetik, barne eskariaren bilakaera positiboa nolabait sendotu da, % 1,4 igota, azken kontsumoaren hobekuntzan eta kapital eraketa gordinaren jaitsieraren apaltzean oinarrituta. Barne eskariaren datu positibo honi kontra egin dio kanpo merkataritzaren bilakaera apalagoak, BPGaren murrizte arina ekarri baitu.
Familia etxeetako azken kontsumoaren gastuak, hau da, kontsumo pribatuak, urteko lehen hiruhileko bilakaera positiboa sendotu du, eta % 2,2ko hazkundea izan du hirugarren hiruhilekoan, aurrekoarekin alderatuz gero, zortzi hamarren gehiago. Hiruhileko arteko tasa (% 0,6) bigarren hiruhilekoan baino sei hamarren txikiagoa izan da.
Eskaintzaren ikuspegitik, BPGaren urte arteko hazkundea lau sektore handien bilakaera ezberdinen konbinazioaren emaitza da. Lehen sektoreak eta Eraikuntzak, 2014ko hiruhileko guztietan bezala, atzeraka egin dute jarduera mailetan, eta Industriak eta Zerbitzuek aldakuntza positiboak izan dituzte balio erantsietan.
Lehen sektoreak urte arteko % 13,2ko jaitsiera izan du. Industria % 1,4 hazi da hirugarren hiruhilekoan, bigarrenean baino bost hamarren gehiago urte artean, eta urte arteko hazkunde tasa positiboa duen hirugarren hiruhilekoa da jarraian. Urte artekoan hiruhilekoen arteko bederatzi hamarren hazi da, bigarren hiruhilekoan baino sei gehiago.
Eraikuntzak berriro izan du urte arteko tasa negatiboa, % -2,0koa, aurreko hiruhilekoan baino bost hamarren gutxiago, eta, aurreko hiruhilekoaren aldean, % 0,5 jaitsi da. Zerbitzuetan urte arteko % 1,7ko eta hiruhileko arteko % 0,4ko hazkundeak izan dira.
Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte Zerbitzuen adarra % 2,5 hazi da urte artean, eta Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa, % 1,6. Gainerako zerbitzuak (jarduera profesionalak, finantzak eta aseguruak, besteak beste) % 1,3 igo dira.
Hiruhileko artean, azpisektore guztiak hazi dira. Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte Zerbitzuak dira berriz hiruhilekoen artean gehien hazi direnak: % 0,6. Gainerako zerbitzuak % 0,3 hazi dira, Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa bezala.
Gainerako sektoreen joerak balio erantsiaren urte arteko bilakaera positiboa ekarri du, % 1,3, 2014an zehar izandako joera positiboari eutsiz. Datua aurreko hiruhileko urte artekoa baino sei hamarren hobea da. Hiruhilekoen artean, eta laugarren hiruhilekoz jarraian, hazkundea izan da; % 0,4koa, hain zuzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.