Inkesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko eta Nafarroako soldatak, Estatuko altuenen artean

Espainiako bigarren soldatarik altuena izan zuen EAEk 2013an: 2.162 euro. Madrilgo langileak bakarrik izan ziren aurretik, 2.198,2 euroko soldata batekin.
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Espainiako bigarren soldatarik altuena izan zuen Euskadik iaz: 2.162 euro. Madrilgo langileak bakarrik izan ziren aurretik, 2.198,2 euroko soldata batekin. Era berean, Nafarroa soldata altuenak dituzten erkidegoen artean kokatu zen 2013an; izan ere, hileko batez beste 2.126,4 euro irabazten dituzte langile nafarrek.

Horrela, Madril, EAE eta Nafarroa soldata altuenak izan zituzten erkidegoak dira. Espainiako bataz bestekoa 1.869 eurokoa izan zen, Estatistikako Institutu Nazionalak egindako inkestaren arabera.

Asturias, Katalunia eta Kantabria ere batezbestekoaren gainetik daude. Murtziak (1.541,1 euro), Kanariar Uharteek (1.617,3) eta Extremadurak (1.622,4 euro), ostera, soldatarik baxuenak dituzte.

Soldata altuenen kontzentrazioa

Soldata altuenen kontzentrazio handiena duten erkideagoak Euskadi (langileen % 42,4k 2.159,4 euro baino gehiago irabazten dituzte hilean), Nafarroa (% 40,2) eta Madril (% 39,5) dira. Iaz jazotako datuen oso antzekoak dira.

Murtzian (% 43,6) eta Kanariar Uharteetan (% 39,2), aldiz, hilean1.217 euro baino gutxiago irabazten dituzten langile kopururik handienak daude.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X