Eustat
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal industriaren ekoizpena % 1,9 hazi zen urrian

Industria jarduera % 8,8 hazi da Bizkaian eta Araban eta Gipuzkoan, berriz, jaitsi egin da, % 2,6 eta % 2,2 hurrenez hurren.
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Euskal Autonomia Erkidegoko industria jarduera % 1,9 hazi da urrian 2013ko hilabete berarekin alderatuta. Lurraldez lurralde, Bizkaian % 8,8 hazi da eta Araban eta Gipuzkoan, berriz, jaitsi egin da % 2,6 eta % 2,2, hurrenez hurren.

Eustat Estatistika Erakundeak emandako datuen arabera, industria jarduera % 1,5 hazi da urrian, irailarekin alderatuta. Lurraldez lurralde, Araban % 1,4 jaitsi da eta Bizkaian % 3,9 eta Gipuzkoan % 0,5 egin du gora.

EAEko industrian pisu gehien duten sektoreei erreparatuta, ekoizpen hazkundea izan da ondorengo sektoreetan: egurra, papera eta arte grafikoak (%7,3); energia elektrikoa, gasa eta baporea (% 6), eta jakiak, edariak eta tabakoa (% 5,5).

Bestalde, beherakada nabarmenenak garraioan (% 14,2), material eta ekipo elektrikoan (% 7,5) izan dira.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X