23 orduko lanuztea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Renfeko grebaren jarraipenaren datu kontrajarriak eman dituzte

Tren konpainiaren arabera, langileen % 0,75ek egin dute grebarekin bat; CGT sindikatuaren esanetan, ordea, % 70koa izan da jarraipena.
18:00 - 20:00
Istilurik gabe joan da Renfeko greba eguna

Renfen eta Adifen CGT sindikatuak gaurko deitutako grebaren jarraipenaren datu kontrajarriak eman dituzte tren konpainiak eta sindikatuak. Hala, Renferen arabera, langileen % 0,75ek egin dute bat grebarekin; CGT sindikatuaren esanetan, ordea, beharginen % 70k egin dute lanuztea.

Renfeko iturriek jakinarazi dutenez, gaueko eta goizeko txandetan grebara deituta zeuden 9.000 langileetatik 65ek egin dute bat lanuztearekin, eta beraz, "jarraipen oso txikia"  izan duela ondorioztatu du tren konpainiak. Datu horrek gutxieneko zerbitzuetan eta oporretan dauden langileak ere kontuan hartzen ditu. CGT sindikatuak bestelako kalkulua egin du. Gutxieneko zerbitzuetan ez dauden langileen % 70ek egin dute bat grebarekin.

Jarraipenaren balorazioa gorabehera, istilurik egon ez dela eta gutxieneko zerbitzuak errespetatu direla nabarmendu dute bi aldeek.

Lanuztea 00:00etan hasi eta 23:00etan bukatuko da, eta 262 tren zerbitzuri eragingo die, sindikatuak jakinarazi duenez.

Gabonetako asteburuan jendearen joan-etorria handia dela argudiatuta,  honako gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu Espainiako Gobernuak: % 43 eta % 75 bitartekoak aldiriko trenetan eta % 57 artekoak ibilbide ertainekoetan. Abiadura Handiko Trenen kasuan, berriz, % 77koak izango dira gutxieneko zerbitzuak.

Lanuztearekin, CGT sindikatuak trenbide zerbitzu "publiko eta soziala" aldarrikatu eta operadore pribatuen sarrera salatu nahi du.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Concentración de los trabajadores de JM ikastetxea frente a la sede del Gobierno vasco en Bilbao.



EUROPA PRESS

14/5/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetzat jo du Bilboko JM ikastetxeko 59 langile kaleratzeko erabakia

ELA sindikatuak ohar batean adierazi duenez, Auzitegi Gorenak kaleratze kolektiboaren aurkako errekurtsoa onartu izanak agerian uzten du porrot egin zuen Jesuitinas ikastetxearekin bat egitea eta langileak kaleratzea prozesu "iluna eta gaizki kudeatua" izan zela, eta horrek "familien kezka eta ikasleen matrikulazio-desbideratzea" eragin zituela, "ikastetxea behin betiko ixtera kondenatu" arte; "guztia, Eusko Jaurlaritzaren onespenarekin eta konplizitatearekin", sindikatuaren arabera. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X