Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak 'negoziatu arte', protestei eutsiko diete sindikatuek

Sindikatuek apirilaren 23 eta 24rako deitutako greba deialdia erregistratu dute Eusko Jaurlaritzan.
Osakidetzako sindikatuen protesta bat. EiTB
Osakidetzako sindikatuen protesta bat. EiTB

SATSE, ELA, LAB, SME, FFHE, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek ohartarazi dute mobilizazioei eutsiko dietela Osakidetzako zuzendaritzak "negoziatzea onartu arte", "murrizketetan atzera egin arte" eta "lapurtutako lan-eskubideak berreskuratu arte". Hilabete honetarako, bi greba egun deitu dituzte, 23rako eta 24rako.

Sindikatuotako ordezkariek gaur goizean erregistratu dute greba deialdia, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan. Guztira 35.000 langile deitu dituzte aipatutako egunetan greba egitera.

Aldez aurretik, elkarretaratzea deitu dute hilaren 15erako, Osakidetzaren egoitza guztietan, 11:30etik 12:00etara, eta manifestazioa, hilaren 18rako, Bilbon.

Besteak beste, hauek dira sindikatuen aldarrikapenak: gutxienez 3.000 plazako lan-eskaintza publikoa deitzea, kolektibo guztietako enplegua egonkortzea, aurreko lan-astea berreskuratzeko mekanismoak abiatzea eta ordezkapenak "beti eta lehen egunetik" egitea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X