'Corralito'a Grezian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

De Guindos: 'Espainia inoiz baino hobeto dago krisiari aurre egiteko'

Greziarekin akordioa lortuko dela uste du Espainiako Ekonomia ministroak. Iritzi berakoa da François Hollande Frantziako presidentea.
18:00 - 20:00
De Guindos: 'Denok nahi dugu Greziak euroan jarraitzea'

Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroa lasai agertu da Greziaren krisiaren aurrean eta herrialdea "inoiz baino hobeto" dagoela nabarmendu du, kutsatzeko arriskutik kanpo. Adierazi duenez, Grezia Eurotik irtengo balitz, Espainiak ez du kontingentzia plan berezirik prestatu. Haren hitzetan, Espainiaren hazkunde ekonomikoa, enplegua, erreformak eta finantza sistemaren kaudimena dira "berme onenak".

Mariano Rajok deituta, Ekonomia Gaietarako Batzordearen bilera izan dute Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak eta ekonomia gaietako ministroek goizean. Hura amaituta, prentsaurrekoa egin dute presidenteordeak eta De Guindosek berak.

Ekonomia ministroaren esanetan, Espainiak ezin du gehiago egin Greziako krisiaren aurrean eta egin beharrekoa azken urteetan egin duela berretsi du. Izan ere, nabarmendu duenez, erreformak dira "Espainiaren kontingentzia plan nagusia" eta horixe izango da "su-hesi onena". "Hauxe da aparteko egoera honi aurre egiteko dugun berme nagusia... Espainia inoiz baino hobeto dago, duela bi edo hiru urte baino hobeto", agertu du.

Dena dela, Greziarekin akordioa lortuko dela ziurtzat jo du, eta Europar Batasuneko gainerako kideek bezala, Espainiak Grezia euroan jarraitzean nahi duela azpimarratu du, Greziaren eta Europaren hobe beharrez.

Alemaniako eta Frantziako gobernuen bilera

Espainiak ez ezik, Alemaniako eta Frantziako gobernuetako buruek bilerak egingo dituzte astelehen honetan Greziako krisiak euren ekonomia eta merkatuetan izango dituen ondorioak aztertzeko.

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra gainerako alderdietako buruzagiekin eta talde parlamentarioen bozeramaileekin batzartuko da eguerdian egoera aztertzeko.

Angela Merkel. Alemania crisis griega. Grecia. EFE

Merkel, Berlingo Kantzilertzara heltzen. Argazkia: EFE

Frantzia, elkarrizketarako prest

Francois Hollande Frantziako lehen ministroak ere Ministro Kontseilua deitu du. Ondotik, prentsaurrekoa eskaini du Frantziaren jarrera azaltzeko. Agertu duenez, herrialdeak "ez du ezeren beldur izan behar" ekonomia sendoa duelako.

Greziari zuzenduta, elkarrizketarako prest agertu da Hollande. "Gu prest gaude gaur edo bihar hitz egiten jarraitzeko. Gaur gaurkoz badago akordiorako aukera, bihar greziarrek ematen duten erantzunaren menpe egongo da", zehaztu du.

"Grezia Eurogunean geratzea nahi du Frantziak eta laguntzeko prest dago, baina horretarako konponbidea topatzeko borondate argia agertu behar dute", nabarmendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X