BPG
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko ekonomia % 2,7 hazi da 2015eko bigarren hiruhilekoan

Lehen sektorea kenduta (% 20 egin du behera), gainerako alorrek eboluzio positiboa eduki dute.
Lehen sektoreak % 20 egin du behera bigarren hiruhilekoan. Argazkia: EiTB
Lehen sektoreak % 20 egin du behera bigarren hiruhilekoan. Argazkia: EiTB

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomia % 2,7 hazi da 2015eko bigarren hiruhilekoan, iazko epe berarekin alderaz gero. Barne Produktu Gordinaren (BPG) datuak eman ditu gaur Eustat Euskal Estatistika Institutuak. 2015eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, % 1 hazi da BPGa.

Uztailaren 29an emandako datu aurreratuak hobetu dituzte kopuruok: hamarren bat egin du gora urte arteko tasak eta bi hamarren, hilabete artekoa. Estatuko hiruhilekoen arteko tasa ere gainditu du hazkundeak, baina urte artekoa baino beherago kokatu da.

Lehen sektorea kenduta (% 20 egin du behera), gainerako alorrek eboluzio positiboa izan dute bigarren hiruhileko honetan. Industriak, esaterako, goranzko joaerari eutsi dio, eta eraikuntzak, erritmoa apaldu badu ere, hazten jarraitzen du.

Zerbitzuen sektoreak izan du urte arteko tasa igoera handiena.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X