% 24,5 hipoteka berri gehiago EAEn; Nafarroan, aldiz, % 0,5 gutxiago
Etxebizitzak erosteko hipoteka berrien sinadurak % 24,6 gora egin zuen Euskadin, irailean, 2014ko hilabete berdinarekin alderatuta. 1.356 mailegu eman dituzte EAEn. Nafarroan, ostera, etxebizitzen erosketak pixka bat behera egin zuen (- % 0,5). Horrela, 373 hipoteka berri soilik sinatu zituzten Foru Erkidegoan.
Abuztuko datuekin alderatuta, hipotekek % 27,6 gora egin zuten Euskadin, Estatistikako Institutu Nazionalak gaur argitaratutako datuen arabera.
Gainera, etxebizitza erosteko mailegatu duten kapital kopuruak % 39,5 gora egun zuen irailean. Guztira, 176,1 milioi euro bideratu zituzten. Honenbestez, sinatutako hipoteka bakoitza batez beste 129.894 eurokoa izan zen Euskadin.
Bestalde, Espainian 23.828 mailegu berri eman zituzten etxebizitzak erosteko, duela urtebete baino % 20,2 gehiago. Gorakada handienak Balear Uharteetan (% 74), Katalunian (% 34,3) eta Kantabrian (% 33) gertatu ziren. Euskadi bosgarren erkidego autonomoa izan da zerrenda horretan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Durruma Donemiliagan izandako lan-istripu batean
Istripua ostiralean gertatu zen, 18:30 aldera, belar bola batek azpian harrapatu zuenean langilea.
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.