KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Prezioak % 0,4 jaitsi dira EAEn eta % 0,7 Nafarroan, martxoan

Estatistika Institutu Nazionalak zabaldutako datuen arabera, erregaien merkatzeak eragin du, batez ere, Kontsumorako Prezioen Indizearen jaitsiera.
Gasolindegia
Gasolindegia

Prezioek beheranzko bidean jarraitzen dute Euskal Autonomia Erkidegoan; martxoan, 2016an bigarren hilabetez jarraian, merkatu egin dira prezioak, % 0,4.  Iazko datuekin alderatuta, baina, % 0,7 egin dute gora.

Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak gaur zabaldutako datuen arabera, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI), urtebeteko tasa kontuan hartuta, hamarren bat igo da EAEn. Otsailean, % 0,5 jaitsi ziren prezioak.

Batez ere, erregaien merkatzeak eragin du Kontsumorako Prezioen Indizearen jaitsiera. Elikagaien eta alkoholik gabeko edarien merkatzeak ere eragin du beherakada.

Espainiako Estatuan, berriz, prezioen jaitsiera % 0,8koa izan da; aurreko hilabetean izandako berbera.

Nafarroa

Nafarroan ere, KPIa jaitsi egin da  martxoan, % 0,7. Gainerako erkidegoetan bezala, erregaien prezioen merkatzeak eragin du, hein handi batean, prezio jaitsiera Foru Erkidegoan.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X