Akordioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Siemens eta Gamesa, energia eolikoen bat-egitea adosteko zorian

Akordioa aste honetan bertan sinatua egon liteke eta munduko turbina ekoizleen artean enpresarik handiena sortuko lute akordioari esker.
Haizesorgailua
Haizesorgailua

Siemens eta Gamesa enpresak energia eolikoen inguruan bat-egitea lortzeko akordioa zehazten egongo lirateke, Efe-Dow Jones iturrien arabera. Akordio horri esker, munduko turbina ekoizlerik handiena sortuko lukete.

Akordioa aste honetan bertan sinatua egon liteke, eta horren inguruan izandako zalantzak argituko lituzke, iturri beraren arabera.

Siemensek bere itsasoko jarduera eolikoak besterenduko lizkioke Gamesari bat-egitearen ondorioz sortutako enpresaren % 60ko jabetzaren truke. Enpresa berriak urtean 200 milioi euro bereganatuko lituzke bat-egiteari esker.

Gainera, 10.000 milioi euroko kapitalizazioa izango lukeen konpainiak, Espainiako burtsan kotizatzen jarraituko luke eta Ignacio Martin Gamesako presidentea izango luke zuzendari gisa.

Dena den, Gamesako akziodunek onartu behar dute oraindik bat-egitea, iturri beraren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X