soldatak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAE, Nafarroa eta Madril, soldatarik altuenak dituzten erkidegoak

Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera, EAEk, Nafarroak, Madrilek, Kataluniak, Ceutak eta Melillak Estatuko soldaten media gainditzen dute.
EAE, Nafarroa eta Madril, soldatarik altuenak dituzten erkidegoak
EAE, Nafarroa eta Madril, soldatarik altuenak dituzten erkidegoak

Estatu guztian 2014ko soldatarik altuenak EAEko (27.786,57 euro urtean), Madrileko (26.570,35) eta Nafarroako (24.700,78) langileek kobratu dituzte.

Estatistikako Institutu Nazionalak publikatu duen azkenengo inkestaren arabera (2014.urtea) Estatu guztiko soldata gordinaren bataz bestekoa 22.858,17 eurokoa izan zen, aurreko urtean baino % 0,7 gehiago.

EAEn emakumeen soldata 23.781,55 eurokoa izan zen bataz beste, eta gizonena 31.271 eurokoa. Nahiz eta, genero bien arteko ezberdintasuna nabarmena izan, emakumeen soldata % 4,8 igo zen bataz beste, eta gizonena % 3,2.

Estatu mailan, emakumeen soldata 19.744,82 eurokoa izan zen bataz beste eta % 1,2 igo ziren. Gizonen soldata, bataz beste 25.727,24 eurokoa izan zen eta %0,2 igo ziren. Hala ere, emakumeek gizonek baino % 23,3 gutxiago kobratu dute.

Estatuan emakumeek Extremaduran (17.413,85 euro) eta Andaluzian (17.478,58 euro) kobratu dute gutxien.

EAEk, Nafarroak, Madrilek, Kataluniak, Ceutak eta Melillak orkorrean Estatuko soldaten media gainditzen dute.

Bestalde, Extremaduran (19.180,57 euro), Kanarietan  (19.436,48) y Galizian (20.195,89) soldatarik baxuenak izan dituzte.

Ondorengo taulan erkidegoka sailkatuta, soldaten bataz bestekoa agertzen da gizonezkoen eta emakumezkoen artean bereizita:

Estatuko soldaten taula INE

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X