Gasteiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Forondako hegaldiak aurki salgai jartzea aurreikusi du Ryanairrek

Ia hamar urteren buruan hasiko da berriro operatzen Arabako hiriburutik Europako hainbat hiritara bidaiarik eramanez.
Forondako aireportua. Artxiboko argazkia: EiTB
Forondako aireportua. Artxiboko argazkia: EiTB

Aurreikuspenen arabera, astearte honetan abiatu behar zuen Ryanair enpresak Forondako bidaien salmenta, baina aina azkenean ez da hala izan. Hegaldi merkeak eskaintzen dituen Ryanair Irlandako hegazkin-enpresak Forondako aireportutik (Gasteiz) martxoan abiatuko ditu hegaldi komertzialak. Ia hamar urteren buruan hasiko da berriro operatzen Arabako hiriburutik Europako hainbat hiritara bidaiarik eramanez.

Martxoaren 26tik aurrera, Italiako Bergamo-Milanera doazen hegaldiak aterako dira Gasteiztik ostegunetan eta igandetan. Tenerifera, berriz, asteazken eta larunbatetan joan ahal izango dute hala nahi duten bidaiariek, martxoaren 29an hasita.

Era berean, 2018tik aurrera, Bukarest eta Palma de Mallorcara joateko aukera egongo da, eta 2019an, Malagara joateko hegaldiak aurreikusita ditu Ryanairrek.

Gauzak horrela, hiru urtean bost hegaldi eskainiko ditu Gasteizko Aireportuak. Hegaldi berri horiek ez dituzte guztiak aldi berean ezarriko, laugarren urtean Forondako aireportuaren sendotasuna bermatu ahal izateko.

Konpainia irlandarra Forondan jardundakoa da; 2006an eta 2007an, Gasteiztik Londreserako eta Dublinerako hegaldiak eskaini baitzituen.

INFORMAZIO EGUNERATUA: Ryanair Forondako aireportura itzuliko da martxoaren 26tik aurrera

tik aurrera

tik aurrera

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X