EAEk 31.900 enplegu berreskuratu ditu azken 12 hilabeteotan
Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) ia 32.000 enplegu berreskuratu ditu azken urtebetean, EHUk 2016ko azken hiruhilekoari dagokion Euskadiko Lan Txostenak jaso duenez. Hala, 2010etik lehenengo aldiz, landunen proportzioa % 50era iritsi da heldu guztien artean.
Era berean, behin-behineko enpleguen eta lanaldi partzialaren gorakada gelditu egin da, txostenean jaso dutenez. Lan kontratua duten beharginen % 24k aldi baterako kontratu du.
Ikerketaren arduradunek ohar batean nabarmendu dutenez, langabe ugarik adinaren arazoa dute; izan ere, langabeen artean gero eta gehiago dira 45 urtetik gorakoak. Ekonomia hobetzen ari dela dirudien honetan, badirudi adin talde horretakoek, 25 urtetik beherakoekin batera, 25 eta 44 urte bitarteko pertsonek baino zailtasun handiagoak dituztela enplegua lortzeko.
Genero aldetik ere badaude ezberdintasunak. Txostenak agerian utzi duenez, azken 12 hilabeteotan gelditu egin da landunen arteko emakumeen proportzioaren gorakada. EHUko adituen ustez, datu horrek zerikusi handia du "ziklo ekonomikoan gizonek erantzun handiagoa" eman izanarekin. Hau da, gizon gehiagok galtzen dute enplegua atzeraldietan, baina gizon gehiagok lortzen dute lana hedatze garaietan. Hori horrela, Euskadi enplegua berreskuratzeko bidean den honetan, gizonek emakumeek baino etekin handiagoa ateratzen diete enplegu eskari berriei. Emakumeak ez hain ziklikoak diren sektoreetan daude murgilduta, hala nola, hezkuntzan, osasun arloan eta Administrazio Publikoan, besteak beste.
Bada datu positiborik, ordea. 12 hilabete hauetan 31.900 landun gehiago, eta 6.800 langabe gutxiago izan dira. Heldu guztien artean, landunen proportzioa % 50era iritsi da, 2010etik aurrenekoz. Ildo beretik, azken 12 hilabeteetan 25.100 herritar gutxiago egon dira lanik gabe, eta horrek herritarren lan aukerak hobetu direla erakusten du, txostenaren egileen aburuz. Euren hitzetan, hasi berri den berreskuratzea ikusirik, biztanleak enplegu bila hasten dira, eta, horren ondorioz, aktibo bilakatzen dira.
Gainera, langabezia tasa % 12,8ra txikitu da, duela zehazki urtebeteko tasak baino puntu bat gutxiago ia-ia. Estatu osotik, EAEk eta Nafarroak dituzte langabezia tasa apalenak.
Iraupen luzeko langabeen kopuruak behera egin du, nahiz eta beherakada txikia izan. 100 langabetik 64k urtebete baino gehiago daramate lan bila, eta hori da, txostenaren egileen ustez, "krisiak utzi duen ondoriorik larriena".
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.