manifestazioa Madrilen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CCOO eta UGTk protestak egingo dituzte eskubideak berreskuratu arte

Iragarpen hori egin dute Madrilen, herritarren eskubideen aldeko legegintzaldiko lehen martxa sindikalean.
ugt ccoo
manifestacion UGT CCOO EFE

Krisi ekonomikoaren garaian langileek galdutako eskubideak berreskura ditzatela eskatu diete gaur CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiek (Ignacio Fernandez Toxo eta Pepe Alvarez, hurrenez hurren) Mariano Rajoyren Gobernuari eta patronalari, eta mobilizazioekin "behar bezain beste denbora" jarraituko dutela ohartarazi dute.

Zentzu horretan, enpresariek euren kutxak etengabe "puzteari" utzi behar diotela eta aberastasuna partekatzeari ekin behar diotela adierazi dute, langileen soldaten igoera ekarriko duen negoziazio kolektibo bati ekinez.

Sindikatuetako buruek Madrilen egin dute iragarpen hori, herritarren eskubideen aldeko legegintzaldiko lehen martxa sindikalean. 'Pertsonak eta euren eskubideak lehendabizi. Defenda itzazu.'lelopean 30.000 pertsona manifestatu dira antolatzaileen arabera. Madrilgo Gobernu Ordezkaritzak, berriz, zenbakia 4.000 lagunera murriztu du.

Horrenbestez, UGTko idazkari nagusiak zehaztu du manifestazioak egiten jarraituko dutela, sortzen den aberastasuna herritarren artean banatzen hasten diren arte.

Toxok adierazi duenez, nahiz eta atzeraldia atzean utzi eta enpresek krisia hasi orduko zuten hazkunde-tasa berreskuratu duten, ezegonkortasun-egoerak "oso presente" egoten jarraitzen du herritarren gehiengoarentzat.

Zure interesekoa izan daiteke

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "sindikatu mediko batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

El pago mediante Bizum llega a los comercios físicos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da

NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X