Ekonometroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pentsio sistema propioa bideragarria dela uste dute euskal ekonomistek

Ekonomisten Euskal Kolegioak kontsultatutako ekonomialarien esanetan, gaur egungo pentsio sistema ez da bideragarria.
pensionistas_
Artxiboko argazkia: EiTB

Euskal ekonomialarien % 57k euskal pentsio sistema bideragarria dela uste dute, Ekonomisten Euskal Kolegioak sei hilabetero egin ohi duen Ekonometroaren arabera.

Ekonometroa inkestaren bitartez egoera ekonomikoari eta aktualitateko gai baten inguruko ekonomistek iritziak biltzen ditu. Oraingoan, pentsio sistemaren etorkizuna izan dute hizpide.

2016ko azaroaren 29tik abenduaren 20ra bitartean egindako inkestan 506 euskal ekonomialarik parte hartu dute, hain zuzen ere, kolegioa osatzen duten 5.000 ekonomisten % 10ek. Joseba Barandiaran inkestaren arduradunak gaur aurkeztu ditu emaitzak Bilbon.

Inkestan parte hartu duten ekonomisten esanetan, gaur egungo pentsio sistema ez da bideragarria, are gehiago, populazioa geroz eta zaharragoa dela aintzat hartuta. Beraz, finantzazioa bermatzeko zer egin beharko litzatekeen galdetu diete.

Lan merkatuaren erreforma eta pentsio sistemaren erreforma azpimarratu dituzte gehien, baina aldaketa horiek nolakoak izan beharko luketen zehaztu gabe.

Bestalde, ekonomisten % 51k pentsio sistema Euskadira transferitzea babesten dute eta % 57k euskal pentsio sistema bideragarria dela uste dute.

Informazio gehiago, laster

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X