Gazteek soldataren % 53 erabili behar dute etxebizitza librea erosteko
Soldataren bat irabazten duten 18 eta 34 urte bitarteko Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) gazteek beren soldataren % 53,5 erabili behar dute, hilero, merkatu libreko etxebizitza baten hipoteka kuota ordaintzeko, Gazteen Euskal Behatokiak emandako datuen arabera. Hala ere, etxe bat jabetzan eskuratu nahi duten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazteek erabili behar duten soldataren portzentajeak behera egin zuen 2015ean, aurreko urteko datuekin alderatuta (% 58,8).
Txostenaren arabera, etxebizitza libre bat erosi nahi duten euskal gazteek espainiarrek baino soldataren zati handiagoa baliatu behar dute, hain zuzen ere, ia zortzi puntu gehiago.
EAEko hiru lurraldeak aintzat hartuta, Gipuzkoako gazteek egin behar dute ahaleginik handiena, hilero, merkatu libreko etxe bat erosteko edota alokatzeko. Ikerketak dakarrenez, soldataren bat irabazten duten 35 urtetik beherako gazteek beren soldataren % 58 erabili behar dute hipotekaren hileroko kuota ordaintzeko; bizkaitarrek, % 52,2; eta arabarrek, % 45,4.
Oro har, salmentarako etxebizitzak merkatu egin badira ere, alokairuen prezioak gora egin du. Alokairuaren kasuan ere, Gipuzkoako gazteek egin behar dute ahaleginik handiena eta soldataren % 67,5 erabili behar dute alokairua ordaintzera; bizkaitarrek, soldataren % 64 eta arabarrek, % 54,1.
Gipuzkoan saltzeko edota alokairurako etxebizitzen prezioa beste bi lurraldeetan baino garestiagoa da.
Zure interesekoa izan daiteke
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripu batean
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.