Bilbon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Prezioen igoera salatzeko manifestazioa gaur, CCOOk eta UGTk deituta

PPren lan erreformak bost urte bete ditu, eta bi sindikatuek Espainiako Gobernuak arlo horretan egindako politikak salatu nahi dituzte.
Artxiboko argazkia. EiTB
Artxiboko argazkia. EiTB

CCOO eta UGT sindikatuek deituta, manifestazioa egingo dute gaur eguerdian Bilbon, prezioen igoera salatzeaz gain, soldatak eta pentsioak igo daitezen aldarrikatzeko.

Hala, bi sindikatuek mobilizazio-kanpaina abiatu dute igande honetan: manifestazioak, kontzentrazioak eta ekitaldi sindikalak antolatu dituzte estatu espainiarreko 40 hiri baino gehiagotan.

Unai Sordo CCOO-Euskadiren idazkari nagusiak salatu duenez, soldatek % 1,1 egin dute gora batazbeste azken hilabeteotan; prezioak, berriz, askoz ere gehiago igo dira. Beraz, Sordok azaldu du herritarren erosteko ahalmena izugarri kaltetu dela, baita prekarietatea areagotu ere.

Hori dela eta, lan erreforma indargabetzea eskatu dute. Rajoyren Gobernuaren jarrera aldatzen ez bada, mobilizatzen jarraituko dutela berretsi dute.

Ez dute greba orokorra egiteko aukera baztertu

Greba orokorra egiteko aukerari dagokionez, CCOO eta UGT sindikatuek ez dute inolako aukerarik baztertu. Orain arte deitutako mobilizazioek Espainiako Gobernuaren eta enpresarien erantzun ona eragitea espero duten arren, "egoera aldatu ahal izateko mobilizazio-agertoki gehiago" diseinatuko dituztela aurreratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "sindikatu mediko batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

El pago mediante Bizum llega a los comercios físicos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da

NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X