lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lanuzteak egingo dituzte 6 egunez Artxandako tuneletan gaur gauetik hasita

Protestak 00:00etatik aurrera egingo dira 6:00etara arte, apirilaren 15, 16, 18, 22, 23 eta 27an.
Artxandako tunelak. Artxiboko argazkia: EiTB
Artxandako tunelak. Artxiboko argazkia: EiTB

Artxandako tuneletako enpresa kontzesionarioan (Transbisa) ordezkaritza duten ELA eta LAB sindikatuek lanuzteak egitera deitu dituzte bertako langileak sei egunez, orain arte ez baitute adostasunik lortu hitzarmen kolektiboa negoziatzean. Hartara, protestak 00:00etatik 6:00etara egingo dira, apirilaren 15, 16, 18, 22, 23 eta 27an.

Aipatu sindikatuek aste honetan bertan zabaldutako ohar baten arabera, hitzarmena ez da eguneratu 2014tik, eta zentralek diotenez, enpresarekin martxoaren 28an izandako azken bileraren ostean, ez dira ematen akordio batera iristeko baldintzak.

ELAren eta LABen esanetan, orain arte dagoeneko zazpi greba egun egin arren, "zuzendaritza apenas mugitu da". Euren aburuz, enpresan lan egiten duten 45 langileentzat planteatzen dituzten proposamenak "erabat arrazoizkoak" dira. Gainera, ohartarazi dutenez, "mobilizazioak gogortu egin daitezke etorkizun hurbilean".

Zure interesekoa izan daiteke

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "sindikatu mediko batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

El pago mediante Bizum llega a los comercios físicos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da

NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X