Onartu dute 'kanon digital' berria
Diputatuen Kongresuak 'kanon digital' berrirako lege dekretua onartu du, PPren, PSOEren eta Ciudadanosen babesarekin, besteak beste. Izan ere, Podemosek, ERCk eta EAJk lege proiektu gisa tramitatzea nahi zuten, zuzenketak sartu ahal izateko, baina ez dute lortu.
Lege dekretu berria 2012koaren ordez jarriko dute, Auzitegi Gorenak legez kanpoko jo baitzuen iaz. Orain egileei emango zaien ordaina ekipoetan, aparailuetan eta euskarri digitaletan (sakelako telefonoak, CDak, memoriak) kargatuko dute.
Iñigo Mendez de Vigo, Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroak azaldu duenez, testu berriarekin Espainia EBko zuzenbidera egokituko da, eta "sortzaileak eta kontsumitzaileak izango dira protagonista". "Sistema egonkorra eta iraunkorra da", azpimarratu du.
Kongresuaren onarpenaren ostean, dekretua Senatura eramango dute. Lehenengo urtean behin behinean ezarriko da ordaina.
Albiste gehiago ekonomia
Kongresuak atzera bota du lanaldia murrizteko proiektua, PP, Vox eta Juntsen botoekin
Hiru alderdion baturari esker, Yolanda Diaz Lan ministroaren legealdiko proiektu izarrak bere bidea amaitu du Kongresuan. Bere hitzartzean, gogor mintzatu da Sumarreko burua, bereziki Juntsen aurka, eta ohartarazi du "borroka hau kalean irabazita" dagoela.
Olarizuko zelaian leuntzeko lanak geldiarazteko agindu du Lan Ikuskaritzak, "legez kanpokoak direlako"
Gasteizko Udalak kontratatutako traktore batek belarra zanpatzen aritu da gaur goizean, eta sindikatuek salatu dute lan hori greban dauden lorezainei dagokiela.
Maderas de Llodio enpresak bere 151 langileetatik 39 kaleratu nahi ditu
Enpresa batzordeak —LABk hiru ordezkari ditu eta ELAk, CC.00.k eta UGTk, bina— "kaleratze kolektiboa bertan behera" uzteko eskatu dio zuzendaritzari. Datorren asterako mobilizazioak deitu dituzte.
Pentsiodunek elkarretaratzea egin dute pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzea eskatzeko
Bien bitartean, Eusko Jaurlaritzak argudiatu du eskaera horrek finantza publikoen iraunkortasuna arriskuan jar lezakeela.
Euskadiko taxilariek eskatu dute Uberren eta Cabifyn benetako ikuskapenak egin ditzatela
Artecheren etekina % 168 hazi da, ia 20 milioiraino, lehen seihilekoan
Europan, Ekialde Erdikoan eta Afrikan izandako hazkundea nabarmendu du energia sektoreko enpresak.
VTCak salatzeko protesta egingo du astelehenean Bilbon 200 taxik baino gehiagok osatuko duten karabana batek
Taxistek Uber eta Cabifyren gaineko kontrol eraginkorrak eskatzen dituzte. Bien bitartean, taxien federazioak horien erreibindikazioa babestu du, nahiz eta mobilizazioarekin bat egin ez.
Villavesek lanuzteei ekingo diete berriro aste honetan
Hasiera batean, lanuzte partzial horiek asteartean eta ostegunean egingo dira, irailaren 9an eta 11n.
Euskal pentsiodunek manifestazioa egingo dute hilaren 20an, Jaurlaritzak pentsioen osagarriari buruzko HELa baztertu ostean
EAEko pentsiodunek manifestazioa egingo dute Bilbon (Jesusen Bihotzetik, 18:00etan), Donostian (Boulevardetik, 12:00etan) eta Gasteizen (Artiumen plazatik, 12:00etan).
Etxebizitzen prezioa % 12,4 garestitu da urteko bigarren hiruhilekoan Euskadin, eta % 12 Nafarroan
Espainian, oro har, etxebizitzen prezioaren igoera urte arteko % 12,7an kokatu da. Etxebizitza motaren arabera, bigarren eskukoa % 12,8 garestitu da eta berria % 12,1.