EAEko aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurrekontuen negoziazioa Kataluniarekin ez nahasteko eskatu du Azpiazuk

Azpiazuk bilera sorta egin du ostiral honetan EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP alderdiekin Jaurlaritzak asteartean onartutako aurrekontuen proiektua azaltzeko.
pedro azpiazu
Pedro Azpiazu gaurko prentsaurrekoan. Efe.

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak "heldutasun politikoa" eskatu dio oposizioari 2018ko aurrekontuak adosteko. Ildo horretan, aurrekontu horien negoziazioa Kataluniako krisiarekin "ez nahasteko" eskatu du.

Azpiazu EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP alderdiekin bildu da, ostiral honetan, Eusko Jaurlaritzak joan den asteartean onartutako aurrekontuen proiektua azaltzeko.

Sailburuak jakinarazi duenez, gaurkoa lehen bilera sorta izan da eta, hortaz, bilera gehiago izango direla esan du. Aurrekontuak Euskadirentzat direla adierazi du, eta "ordezkari politiko gisa erabakiak beste alde batera begira ez hartzeko" eskatu du, "herriari mesederik ez diogulako egiten", esan du.

Ildo horretan, kazetarien galderei erantzunez, Azpiazuk esan du "ez direla nahastu behar" aurrekontuak eta Katalunia.

"Erantzukizunari, egiari, Euskadiri interesatzen zaionari apelatu nahi diot. Heldutasun politikoa behar du une honek. Ziur nago egoerak eskatzen duen mailaz jokatuko garela. Aurrekontuak Euskadirentzat dira eta hori nabarmendu nahi dut. Hau Euskadiri eta bere etorkizunari eragiten dio", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X