12.939 langabe gutxiago zenbatu dituzte 2017an Hego Euskal Herrian
12.939 langabe gutxiago zenbatu dituzte 2017. urte amaieran, Hego Euskal Herrian, Espainiako Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak emandako datuen arabera. Guztira, 163.279 pertsona zeuden lanik gabe abendua amaieran.
Langabeziaren beherakada handiagoa izan da Nafarroan (% 10,77) Euskal Autonomia Erkidegoan (% 6,33) baino. Zehatz-mehatz esanda, 4.313 langabe gutxiago zenbatu dituzte Nafarroan eta 8.626 gutxiago, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Guztira, 35.732 langabe daude Nafarroan eta 127.547 EAEn.
Abenduan 746 pertsonak aurkitu dute lana EAEn eta 511k, ostera, Nafarroan. Beste modu batera esanda, langabezia tasak % 0,58 eta % 1,45 egin du behera EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren.
Lurraldez lurralde eta datu absolutuei erreparatuta, Bizkaian (4.141 pertsona) jaitsi da gehien langabezia, Gipuzkoaren (2.993 pertsona) eta Arabaren (1.492 pertsona) aurretik. Portzentajeak aintzat hartuta, ostera, Gipuzkoan % 8,10 egin du behera, % 6,74 Araban eta % 5,37 Bizkaian. Azken hilabetean 763 pertsonak aurkitu dute lana Bizkaian, 129k Araban eta 146k Gipuzkoan.
Espainiako Estatuko datuei dagokienez, 290.193 langabe gutxiago zenbatu dituzte abenduan: 3.412.781. pertsona daude langabeen zerrendan izena emanda. Langabezia tasak bosgarren urtez jarraian egin du behera. Hala eta guztiz ere, jaitsiera 2015ean eta 2016an baino txikiagoa izan da. Halaber, aurreko hiruhilekoan baino 413.900 pertsona gehiago zenbatu dituzte okupatuta, guztira 18.508.100 zenbatu baitituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.