Europako Banku Zentrala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

De Guindos EBZko presidenteorde izango da, Irlandak bere hautagaia baztertu ondoren

EBZko presidenteorde izendatu du arratsaldean Eurotaldeak. Victor Constancio portugaldarra ordezkatuko du karguan ekainaren 1etik aurrera. Constanciok maiatzaren 31n utziko du kargua.
Luis de Guindos Ekonomia ministroa. Artxiboko argazkia: EFE
Luis de Guindos Ekonomia ministroa. Artxiboko argazkia: EF

Paschal Donohoe Irlandako Finantza ministroak gaur iragarri duenez, Philip Lane Irlandako Bankuko gobernadorea Europako Banku Zentralaren (EBZ) presidenteorde izatea baztertu dute. Ondorioz, Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroa zen hautagai posible bakarra, eta arratsalde honetan aukeratu dute.

“Duela aste batzuk Philip Lane EBZko presidenteorde izateko hautagai izendatu nuen. Arratsaldean bere hautagaitza aurkeztuko ez dugula baieztatzen dut gaur”, esan du Irlandako ministroak bilerara heldu denean.

“EBZko presidenteordearen paper garrantzitsua ikusita, erabakia adostasunez hartzea oso garrantzitsua dela uste dugu”, erantsi du.

Ekainak 1

Horrela, De Guindos hautagai bakarra zen, eta EBZko presidenteorde izendatu dute arratsaldean Euroguneko Ekonomia ministroek (Eurotaldea). Victor Constancio portugaldarra ordezkatuko du karguan ekainaren 1etik aurrera. Constanciok maiatzaren 31n utziko du kargua.

EBko Ekonomia eta Finantza ministroek (Ecofin) astearte honetan formalki gomendatu eta Europako gobernuburuek eta estatuburuek martxoaren 22 eta 23ko goi-bileran berretsi behar dute.

“Babes zabala”

Irlandako hautagaiak jaso izan duen “babes zabala” eskertu du Donohoek. Lanek bankari eta irakasle bezala duen eskarmentuaren “ezagutza zabala” azaldu dute euroguneko herrialdeek, goraipatu duenez.

“Bere eskarmentuaren sendotasunaren eta etorkizunean egin dezakeen lanaren inguruan asko ikasi dugu”, adierazi du Irlandako Ekonomia ministroak. Donohoeren hitzetan, prozesua Lanen “gaitasunak” eta “Irlandako Bankuan egindako lana” ezagutzera emateko “aukera handi bat” izan da.

“Etorkizunean, Europan lan oso garrantzitsua egiten jarraitzeko aukera emango diote gaitasunek Laneri”, azpimarratu du. Lane erantzukizuneko beste lanpostu batzuetara aurkezteko ateak zabaldu dizkio prozesuak Irlandari.

De Guindosi “onena” opa dio Irlandako ministroak. Donohoeren ahotan, Espainiako Ekonomia ministroak EBZko presidenteorde gisa “lan bikaina” egingo du.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X