Kontsumorako Prezioen Indizea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

KPIa % 0,1 igo da EAEn eta Nafarroan, otsailean

Batez ere, elektrizitatearen prezioaren igoerak; hotel, taberna eta jatetxeen; garraioen eta komunikazioen garestitzeak eragin du.
etxebizitzak_
Etxebizitzaren prezioaren igoerak eragin du, besteak beste, prezioen gorakada. EiTB

Kontsumorako Prezioen Indizea % 0,1 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, otsailean; urte arteko tasa, berriz, % 1 igo da EAEn eta % 0,8 Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak astearte honetan argitaratutako datuen arabera.

Batez ere, elektrizitatearen prezioaren igoerak; hotel, taberna eta jatetxeen; garraioen eta komunikazioen garestitzeak eragin du KPIaren igoera. Neurri txikiagoan hazi dira elikagaien, alkoholik gabeko edarien, jantzien eta oinetakoen, kulturaren eta aisialdiaren prezioak.

Lurraldez lurralde, % 1,3 igo da urte arteko KPIa Gipuzkoan; % 0,9 Bizkaian; eta % 0,7, berriz, Araban.

Urtarrileko datuekin alderatuta, berriz, prezioek gora egin dute Bizkaian (% 0,2) eta Gipuzkoan (% 0,1) eta maila berean geratu Araban.

Bestalde, Espainian % 1,1 igo da urte arteko inflazioa otsailean, urtarrilean izandako prezioen igoera baino % 0,6 gehiago.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X