Makina-erremintaren bi urtez behingo azokak BEC osoa hartuko du
21 herrialdetako 1.751 enpresak 3.000 produktu eta 1.200 makina inguru erakutsiko dituzte makina-erremintaren bi urtez behingo azokan (BIEMH). Erakusketak BECen sei pabiloiak hartuko ditu, eta “azken hamarkadako onena izango da”.
Xabier Basañez Bilbao Exhibition Centreko (BEC) zuzendari nagusiak eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapenerako eta Azpiegituretarako sailburuak erakustazoka aurkeztu dute prentsaurrekoan. Azoka maiatzaren 28tik ekainaren 1era izango da.
30. edizioa makina-erremintaren sektoreak bizi duen “une positiboaren erakusgarri ona” izango dela uste du Basañezek. Era berean, erakustoki teknologikoa izango dela nabarmendu du.
Basañezen hitzetan, “testuinguru egonkor eta inbertsiorako aldeko aurreikuspenekin”, atzerriko enpresen parte-hartzeak (% 47) “azken urteetako zenbatekorik onena lortuko du aurten”, eta negozio aukera “onak” izango dira.
Portugal, Alemania, Italia eta Frantziak erakusketari kopururik handiena izango dute, baina Japonia, Austria, Belgika, Bulgaria, Txina, Danimarka, Eslovakia, Ameriketako Estatu Batuak, Herbehereak, Israel, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Suitza, Taiwan eta Turkiako konpainiek ere azokan parte hartuko dute.
Enpresek erakustazokako sei pabiloiak hartuko ditu. Osagai eta osagarrien sektoreak (% 26) ordezkaritza zabalena izango du, ondoren abio-makineriak (% 22), erremintak (% 15), deformazio-makineriak (% 14), robotika eta automatizazioak (% 9), metrologia eta kalitate kontrolak (% 9) eta gainerako makinek (% 5).
Gainera, 4. pabiloia (Bizkaia Arena) '4.0 pabiloia' bihurtuko da. 4.0 industriarentzako produktu eta zerbitzuak bertan izango dira 3D eta Ekoizpen Gehigarriko Azokaren (ADDIT3D) hirugarren edizioan eta 'BeDIGITAL by BIEMH' teknologia digitalen foroko aurreneko edizioan.
Bi urtez behingo azokaren garrantzia azpimarratu du Arantxa Tapia sailburuak, “munduan Euskadi industria marka sendotzeko”. Zentzu horretan, azokak EAEko enpresen gaitasun teknologikoa “erakustea” posible egiten duela goraipatu du Tapiak.
Bestalde, IMIC (Industrial Maintenance Innovation) industria mantentze-laneko azoka eta Workinn enplegu industrialeko hirugarren foroa egingo dute. Erakundeek eta enpresek ia 200 lan eskaintza aurkeztuko dituzte, profil profesional ezberdinentzako.
Zure interesekoa izan daiteke
Azkoyen enpresa erosteko 244,5 milioi euroko eskaintza egin du Ohmnia taldeak
Eskaintzaren sustatzaileen ustez, operazioa ezagutza partekatzeko eta industria-irtenbide aurreratuagoak eta balio erantsi handiagokoak garatzen laguntzeko aukera bat da.
ELAk mobilizazioak iragarri ditu udazkenerako, Osakidetzako kolektibo guztien lan-baldintzak negoziatzeko
Sindikatuak 17 urte baino gehiago dituen Lan Baldintzak Arautzeko Akordio zaharkitua berritzeko exijitu du, eta diskriminaziorik gabe negoziazioak hasteko deia egin du.
Guardiak turismo tasari buruzko lehen ordenantza onartu du Euskadin
Arabako udalerriak foru arauak aurreikusitako tarteen erdi-goiko mailan kokatutako zenbatekoa aplikatuko du.
Euskadiko langabezia tasa % 6,9ra igo da bigarren hiruhilekoan, eta 74.500 langabe daude
Landunak 3.000 gutxiago dira, eta langabeak, berriz, 13.200 gehiago, aurreko urteko hiruhileko bereko datuekin alderatuta.
Tubacexek % 95 txikitu ditu etekinak lehen seihilekoan, 900.000 euroraino
Hodiak egiten dituen Arabako enpresaren salmentak % 10,5 jaitsi dira aurtengo lehen seihilekoan iazko epe bereko datuekin alderatuta, 361,6 milioitik 323,6 milioira.
Europako Banku Zentralak euro-billete berrietarako aurrez hautatutako diseinuak aurkeztu ditu
Diseinu berriari buruzko behin betiko erabakia urte amaieran hartzea aurreikusten du Gobernu Kontseiluak. Orduan hasiko dira billeteen garapena eta ekoizpena, baina urte batzuk igaro beharko dira herritarren artean zabaldu arte.
Repsolek 2.201 milioi euroko irabaziak izan ditu urteko lehen seihilekoan
Energia-konpainiak irabazi gehiago izan ditu, neurri batean, bere biltegietan zituen petrolio eta produktu finduen balioa handitu delako. Petrolioaren prezioa igo denez, konpainiak aurretik erositako edo gordetako produktu horiek gehiago balio dute orain. Horrek 823 milioi euroko eragin positiboa izan du emaitzetan.
Mercedes-Benzek tenperatura altuekiko duen jarrerak langileen osasuna arriskuan jartzen duela salatu dute ELA, LAB eta ESK sindikatuek
Sindikatuek tenperatura altuetarako protokolo bat eskatu dute. Kritikatu dutenez, enpresak "ez du nahikoa neurri hartzen" beroagatiko alerta-egunetan "pertsonentzako ingurumen-baldintza egokiak ziurtatzeko".
EBZk interes-tasak % 2,25ean mantenduko ditu, inflazioak ekainean behera egin ostean
Finantzaketa-eragiketa nagusien tasak (% 2,4) eta kreditu-erraztasun marjinala (% 2,65) ere aldatu gabe utzi ditu.
702.000 aitorpen eginda eta 664 milioi itzulita, Bizkaiak errenta kanpaina itxi du
Bizkaiko datuak bilduta, amaitu dira EAEko aurtengo kanpainak. Azken zerga-erreforman jasotako neurri eta kenkari berriak aurrenekoz aplikatu dira, eta horiek zergadunei mesede egin dietela nabarmendu dute hiru aldundiek.