Lanak Belaten eta Almandozen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Astelehenetik aurrera kamioilariek ez dute Zuastiko bidesaria ordainduko

Lanen ondorioz, pasabide horiek 7 hilabetez egongo dira itxita. Aste batean matrikula bakoitia dutenak igaro ahalko dira, eta bikoitidunak hurrengoan.
Belateko tunela N-121 errepidean.
Belateko tunela N-121 errepidean. Jon Irazokiren argazkia.

A-15 autobidetik igarotzen diren kamioiek ez dute bidesaririk ordainduko datorren astelehenetik aurrera eta Belateko eta Almandozko tuneletako hobekuntza lanak egiten dituzten bitartean.

Nafarroako Gobernuak eta Audenasa enpresak adostutako hitzarmena da, N-121 errepideko trafikoa arindu eta Leitzarango A-15 autobidetik bideratzeko.

Azaroaren amaierara arte iraungo dute tunelak Europako segurtasun araudira egokitzeko lanek.

Hori horrela, Zuastiko bidesarian ordaintzen dituzten 1,5 eta 3,8 euro arteko tarifak aurreztuko dituzte kamioilariek. Txartel edo VIA-T bidez ordaindu beharko dute, dirutan egin beharrean, eta horren kostua, ia 700.000 eurokoa, Foru Gobernuak hartuko du bere gain.

Erabaki horrek bat egiten du Iruñea eta Irun arteko N-121-A errepideko trafiko astuna arindu eta arautzeko gainerako neurriekin, errepide hori baita Ipar euskal Herria eta Frantziarako biderik zuzenena.

Foru Gobernuak informazio kanpaina berezia jarri du martxan lau hizkuntzatan, mugaren bi aldeetan oihartzuna izan dezan.

Bertan gogorarazten dute astelehenetik aurrera kamioiek debekatuta izango dute Belateko mendate zaharretik igarotzea: aste batean soilik matrikula bakoitia dutenak igaro ahalko dira, eta bikoitidunak hurrengoan, baina biak aste berean ez. Gainera, 06:00ak eta 22:00ak bitartean soilik igaro ahal izango dira.

Gobernuak 4,9 milioi euro inbertituko ditu Belateko eta Almandozko tunelak Europako araudira egokitzeko.

Bi bazterbide berri eraikiko dira Belateko tunelean eta suaren aurkako kableatua eta likido toxikoak drainatzeko sistemak jarriko dira bietan.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X