3.598 langabe gutxiago zenbatu dituzte ekainean Hego Euskal Herrian
Hego Euskal Herriko enplegu zerbitzu publikoek 3.598 langabe gutxiago zenbatu dituzte ekainean, Espainiako Gobernuak jakinarazi dituen azken datuen arabera. Guztira, 152.539 langabe zeuden Hego Euskal Herrian ekainean. Eusko Jaurlaritzak azpimarratu duenez, 53.528 pertsonak aurkitu dute lana Euskal Autonomia Erkidegoan azken bost urteetan.
Zehatz-mehatz, 2.316 pertsona gutxiago (-% 1,89) daude lan bila EAEn, maiatzeko datuekin alderatuta. Urtebetean, hau da 2017ko ekainetik, 10.784 pertsona gutxiago daude langabezian (-% 8,22).
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Gipuzkoan 900 langabe gutxiago izan dira ekainean, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta (- % 3,06), 214 pertsona gutxiago Araban (- % 1,08) eta 1.112 pertsona gutxiago (- % 1,58) Bizkaian.
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak azpimarratu duenez, azken bost urteetan 53.528 lagunek aurkitu dute lana Euskal Autonomia Erkidegoan. Gaineratu duenez, azken hilabetean adin tarte guztietan, gizon eta emakumeen artean, hiru lurraldeetan eta sektore guztietan egin du behera langabeziak. Denbora luzean zein laburrean langabezian zeudenek aurkitu dute lana, baina ezberdintasunak daudela onartu du sailburuak. Hori dela eta, aurreratu duenez, beharrik gabe denbora luzea daramatenen aukerak hobetzeko lanean jarraituko du Lanbidek.
Nafarroari dagokionez, 1.282 langabe gutxiago (-% 3,85) daude, eta 32.054 pertsona daude lanik gabe. Espainiako Gobernuak jakinarazitako datuen arabera, urtebetean 3.884 pertsona gutxiago daude langabezian (-% 10,81).
Espainiako datuei dagokienez, 89.968 langabe gutxiago izan dira ekainean, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta. Guztira, 3,16 langabe zenbatu dituzte Espainian ekainean, 2008ko abendutik izandako zifrarik txikiena.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta bere irtenbide teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.
Albiste izango dira: Saretzen mugikortasunari buruzko azterlana, Osakidetzako inoizko LEP handiena eta "Mitoaroa III"
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.