KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

KPIa % 0,2 igo da EAEn eta % 0,4 Nafarroan, ekainean

Urte arteko inflazio tasa % 2,3 eta % 2,5 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, hurrenez hurren, erregaien, elikagaien eta argindarraren garestitzearen ondorioz.
ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 0,2 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 0,4 Nafarroan ekainean, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako datuen arabera.

Urte arteko inflazio tasak % 2,3 eta % 2,5 egin du gora Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, hurrenez hurren, erregaien, elikagaien (frutak bereziki) eta argindarraren garestitzearen ondorioz.

Urtea hasi zenetik 0,3 puntu igo da Kontsumorako Prezioen Indizea EAEn eta 0,4 puntu Nafarroan.

Estatu espainiarreko datuei dagokienez, azken hilabetean % 0,3 garestitu dira prezioak. Halaber, urte arteko inflazio tasa % 2,3 igo da ekainean.

Zure interesekoa izan daiteke

BARAKALDO  (BIKZAIA), 07/02/2026.- Aspirantes de la OPE de la 35ª promoción de la Ertzaintza, antes de entrar a la primera prueba, este sábado en el BEC de Barakaldo (Bizkaia). EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertzaintzaren lan eskaintzarako lehen probak atzerapenarekin hasi dira, espero baino jende gehiago aurkeztu baita

Aurreikusitakoa baino ordubete eta laurden geroago hasi dira azterketak, leku eta proba gehiago prestatu behar izan dituztelako; izan ere, hautagaien % 70 aurkeztu ohi dira, eta % 85etik gora bertaratu dira gaurkoan. Segurtasun Sailak ohar bidez azaldu duenez, sindikatuei eman diete jada gertatutakoaren berri, baina Legebiltzarrean agerraldia eskatu du azalpenak emateko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X