Eusko Jaurlaritzaren proposamena 'nahikoa ez' dela uste dute sindikatuek
EAEko behargin publikoen lan baldintzen inguruan Eusko Jaurlaritzak egindako proposamena “nahikoa ez” dela uste dute sindikatuek. Soldata igoera handiagoa eta krisi ekonomikoan zehar galdutako eskubide guztiak berreskuratzea eskatu dute.
Funtzio Publikoaren Mahai Orokorra Gasteizen bildu da gaur, erkidegoko Administrazioaren 70.000 beharginen lan baldintzak negoziatzeko. Horrela, Eusko Jaurlaritzak eta Administrazio orokor (Lakua), Hezkuntza, Osakidetza, Segurtasun eta Justiziako langileen ordezkariek bilera egin dute.
Urtea % 1,75eko soldata igoerarekin bukatzea eta azarotik aurrera Itzarriri % 1eko ekarpena egitea proposatu du Exekutiboak; baita bajako lehen egunetik % 100 kobratzea ere. 2019an, % 2,25 soldata igoera planteatu du Jaurlaritzak, eta soldataren % 1,5eko ekarpena Itzarriri.
Proposatutako soldata igoera “erabat eskasa” dela nabarmendu du ELAk bilera amaitu ondoren. PPren Gobernuak UGT, CCOO eta CSIF sindikatuekin Madrilen sinatu zuten akordioa Jaurlaritzak “bere” egin duela salatu du sindikatu abertzaleak. “KPIri erreferentziarik” ez egitea kritikatu du ELAk, “erosteko ahalmena berriro galtzea ekar dezakeelako”. Zentzu horretan, langileek “azken urteetan % 15eko galera” pairatu dutela gogorarazi du.

Igor Eizagirre ELAko bozeramailea Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurrean, Gasteizen. Argazkia: EFE
Bileratik sentsazio “nahiko negatiboarekin” atera dela esan du Gorka Berasategik (LAB). “Egiturazko” gaiak, lanpostuen kontsolidazioa eta “langileekin duten zorra” (azken urteetan galdutako erosteko ahalmenagatik) esaterako, “trabaturik” daude, adierazi duenez.
Jaurlaritzaren planteamenduan “aurrerapauso gutxi” ikusi du CCOOk, “krisi eta murrizketa urteetan galdutako erosahalmena berreskuratzetik urrun daudelako, eta KPI (% 2,2) estaltzeko nahikoa ez delako”. Itzarriko ekarpenari dagokionean, iritzi berekoa da sindikatua.
Era berean, Eusko Jaurlaritzak proposatutako soldata igoera “urria” dela uste du Arantza Agote UGTko ordezkariak. Gainera, “galdutako erosteko ahalmena berrekuratzeko negoziazioari” ez diote erreferentziarik egiten, erantsi duenez. Zentzu horretan, “langileekin duten zorra aitortzen hasteko” asmorik ez du ikusten.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuek greba egingo dute, Aste Santuaren ateetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.