Oposizioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

LEPko salatzaileen hitzetan, Osakidetzak 'filtrazioen testigantzak ditu'

“Demostraturik dagoen gauza bakarra filtrazioen frogarik ez dagoela da”, adierazi zuen Osakidetzako zuzendariak. Hiru salatzailek adierazpenak gezurtatu dituzte, ESKk argitaratutako agiri batean.
Osakidetzako lan eskaintza publikoa. Artxiboko argazkia: EFE
Osakidetzako lan eskaintza publikoa. Artxiboko argazkia: EFE

Osakidetzaren lan eskaintza publikoan irregulartasunak salatu zituzten hiru oposiziogilek gaur ziurtatu dutenez, Osakidetzak egindako ikerketan “filtrazioen testigantzak daude”.

“Demostraturik dagoen gauza bakarra filtrazioen frogarik ez dagoela da”, adierazi zuen Maria Jesus Mugica Osakidetzako zuzendariak. Hiru salatzailek Mugicaren adierazpenak gezurtatu dituzte orain, ESK sindikatuak argitaratutako agiri batean.

Salatzaileen ahotan, “ospitaletako espezialitate medikoen oposizio gehienetan, edo baliteke guztietan, iruzurra nagusi dela oso aspalditik jakina da Osakidetzako zentroetan”.

Horregatik, Eusko Jaurlaritza eta Osakidetza, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Jon Darpon sailburua buru, “zelaiaren zona handiegia sokaz hesi nahian dabiltza”, LEPko irregulartasunak ukatuz.

“Jarrera horrek euskal eskuina Estatuko beste eskuinekin parekatzen du” eta EAJk bere egiten dituen balioak, hala nola “zintzotasuna, kudeaketan eraginkortasuna eta ongizate estatuaren defentsa”, zalantzan jartzen ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X