Herri-Dirubideen Kontseilua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Foru aldundiek markak hautsiko dituzte aurtengo diru-bilketan

EAEko ogasunek 14.706 milioi euro bilduko dituzte aurten, aurreikusitakoa baino 315,2 milioi (% 2,2) gehiago, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak jakitera eman duenez.
18:00 - 20:00
Euskal erakundeek 14.700 milioi bilduko dituzte aurten zergen bidez

Aurtengo zerga itunduen araberako diru-bilketaren itxiera-aurreikuspenak 14.706,5 milioi eurokoak dira. Aurrekontuan 14.391,3 milioi euro zeuden jasota, eta 315,2 milioi gehiago dira, beraz. Horrela, aurreikusten da foru aldundien diru-bilketa kontsolidatuak 2,2 puntutan gaindituko duela EAEn 2018ko ekitaldirako onartutako aurrekontu-aurreikuspena, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren arabera.

2019an, berriz, Euskadiko ekonomiak aurreko urteko erritmo berean jarraituko du aurrera egiten, eta BPG nominalaren hazkundea % 3,8 ingurukoa izango da. Zerga itunduen araberako diru bilketaren bilakaera ekonomiaren hedapen horrekin lerrokaturik egotea espero da, eta kalkulatzen da, beraz, foru-aldundiek 15.265,4 milioi euro bilduko dituztela zerga itunduen bidez. Zifra hori diru-bilketaren 2018rako itxiera-aurreikuspena baino % 3,8 gehiago da.

Kalkulu horik gorabehera, Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua osatzen duten erakundeek "arretaz" ibiltzeko eskatu dute, nazioarteko ekonomiaren gaineko "mehatxuak" direla eta.

Gasteizen, gaur (osteguna), Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua osatzen duten erakundeek (Eusko Jaurlaritza, hiru foru aldundiak eta Eudel) ezagutzera eman dituzte 2018 eta 2019 urteetarako diru-bilketaren inguruko datuak.

2019ko urteari begira, foru aldundiek erakunde komunei egingo dizkieten ekarpenen harira, ezarri da 10.155 milioi euroko ekarpen globala egingo zaiela honako ekarpen-koefiziente horizontalen arabera: % 16,38, Araba; % 50,41, Bizkaia; eta, % 33,21, Gipuzkoa.

Gainera, Egokitzapenerako Funts Orokorraren 2019rako behin-behineko zenbatekoa 114,3 milioi eurokoa izango da. Funts horren finantzazioaren % 70,04 Eusko Jaurlaritzari egokituko zaio eta gainerako % 29,96 foru aldundiei, bakoitzak bere koefiziente horizontalen arabera.

Azkenik, 2019ko ekitaldirako 20 milioi euroko ezohiko funtsa eratzea erabaki dute berriro, gizarte zerbitzuen eta prestazioen kartera garatzeko jarduerak finantzatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X